mybilbaobizkaia
MARIJEISAK
Marijesen ohitura Gabonen aurreko bederatzi gauak Gernikako kale-kantoiak zeharkatzen, goizeko 4etatik 6etara, bederatziurren bat kantatzen duen taldean datza.
Abenduaren 16tik 24ra, bakarlari batek, koruko kideekin batera, Birjina zein Gabonetako misterioak kantatzen ditu. Abiapuntua Andre Mariaren eliz ataritik hasten da -egun erronda parrokiaren atzealdetik hasten da-  eta egunero ibilbide ezberdinak zeharkatzen ditu, Santa Maria parrokian amaitzeko.
Abesten diren doinu eta leloak hiru dira, antzeslanaren hiru ekitaldiak bailiran. Lehen lau gauetan “Abendu santu honetan” doinua abesten da, “Maria Jose, Jesus Maria” errepikarekin. Bosgarren gauetik aurrera “Bilosik bazagoz ere” doinua, “Jesucristo adoratzen zaitugu, Jesucristo” leloarekin.
Azken egunean hiru erronda egiten dira. Hogeita lauaren goizaldean “Nazareteko tenpluan dago” doinua kantatzen da. Goizeko zortziretan beste erronda bat egiten da, txistularien parte hartzearekin, “Ta bart Belenen, ta bart Belenen, jaio da Jesus Nazaren” errepikarekin amaitzen dena. Erronda hau amaitu eta berehala eguerdira arte irauten duen hirugarren eta azken errondari ekiten zaio eta horretan diru-bilketa burutzen da.
BILBOKO ZINEBIKLUBA UDABERRIAN
Heldu da udaberria eta udaberriarekin batera, Bilboko Zineklubaren udaberiko denboraldia. Apirilaren 15a eta ekainaren 17a bitartean 49 film labur, lan esperimental bat eta dokumental luze bat proiektatuko dira Zinebiklub proiekzio zikloan.
Arestian aipaturiko epeko ostegunetan arratsaldeko 19.30etan izango dira emanaldiak Barrainkuako udaltegian eta dohainik!. Bilboko udaleko Kultura Sailak antolaturiko eskaintza honek harrera haundia izan du orain arte eta hemendik aurrera ere hala izatea espero da. Zinebiklubeko lehenengo zazpi egunetan Zinebi Nazioarteko Lehiaketan parte hartu izan duten 41 laburmetrai erakutsiko dira.
Udaberriko denboraldiaren lehenendo egunean mUnduko toki guztietako eta genero ezberdinetako laburrak eskainiko dira, Alemaniatik, Britainia Haunditik, Espainiatik, Bangladeshetik, Colombiatik eta Luxemburgotik ekarritako ekoizpenak hain zuzen. Apirilaren 22an ere denetarik eskainiko da, fikzio ekoizpenak, animazioak eta dokumentalak, azpimarratzekoa Iñigo Kintana euskalduanren eskutik datorren “El Chef”" laburmetraia. Handik aste betera, 5 izango dira proiekzioak, 27 minutu irauten duen dokumental Senegaldarra “Mbeud-Mi” izango da filmarik luzeena. Egun horretan, Estatu Batuetatik, Belgikatik, Poloniatik eta Britainia Haunditik ekarritako bestelako laburmetrai batzuk ere aurkeztuko dira.
Maiatzaren 6an 7 fil laburrekin osaturiko beste saio bat izango da: What are you looking for?, Las pelotas, Drömar Fran Skogen Suediarra, White Girls Happy on Zambezi, 50 Blue, Mama eta Classes Vertes Belgikarra hain zuzen. Osteguneroko plan hau interesgarria iruditzen baldin bazaizue, beste  6 ostegun dituzue saio hauetaz disfrutatzeko. Maiatzaren 13an fikzioa eta animazioa izango dira nagusi, 6 erreprodukzioetatik 4 fikziozkoak eta beste biak animaziozkoak izango baitdira.
Maiatzaren 20 etan 27an Britaini Haundian, Turkian, Letonia, Suitzan, Alemanian, Kanadan, Hungarian, Belgikan, Suedian eta Danimarkan ekoiztutako lanak ikusteko aukera izango dugu. Ekainaren 3ko saioko programazioan nazioarteko film laburrak izango dira nagusi, bat salbu. Fikziozko proiekzio guzti horietako bat Zinebi jaialdiko sail informatiboan proiektatutakoa izango da. Hona hemen egun horretan proiektatuko diren lanen zerrenda: Mandarin Peel, Variációk, Make Up, Like Father like Son, The Deaths of Cheat Baker eta Fede Merinoren DND. 841524. Handik aste betera, Zinebiko sail informatiboan parte hartutako beste 2 lan aurkeztuko dira: Kurdos de Irak, vidas al margen, ordu erdiko iraupena duen dokumental esukalduna eta Bengoetxea, el luchador de Urbasa dokumental laburragoa. Proiekzio hauen ondoren, Glokal-Glocal izeneko lan esperimentalaren proiekzio berezi bat ere izango da, 53 minutu iraungo du azken honek, beraz, ekainaren 10eko saioa ordu bete pasatxo baino gehiago iraungo du, ordu eta erdiko saioa izango delarik. Udaberriko programazioa ekainaren 17an amaituko da Miguel Angel Jiménezen Días de el Abanico dokumental luzearen aurkezpenarekin.
Hurrengo bederatzi ostegunetako saio hauek 19.30ean hasiko dira Barraikua Kultur Extean eta esan ebzala, dohain izango dira. Beraz, badakizue, lana bukatu eta gero, nazioarteko erreprodukzio interesagrriak ikusteko aukera aparta duzue Bilbon, ziur gustuko filma bat baino gehiago ikusi ahal izango duzuela.
GORBEIAKO PARKE NATURALA BISITATUZ
Gorbeiako Parke Naturala bere izadia eta paisaiarengatik aberastasun haundia duen Bizkaiko parkeetako bat dugu, turismo naturala gustoso duzuenentzat alternatiba erakargarria benetan.
Gorbeia euskal mendien artean ospetsuena da, batez ere, kontraste gune zoragarria delako. Mazizo karstiko moduan ezazguna den tontorraren ipar eta hegoaldean landareak aurki ditzakegu, koniferak eta larreak Kantauri aldeko isurialdean eta espezie hostotsuz osaturiko baso bikaina Mediterranio aldean.
Parke Natural hau Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoen artean kokatuta dago, zehatzago Gorbeia mendiaren inguruan, kantauri-mediterraneo isurialdeen banalerroa osatzen duena. Gorbeiak aniztasun haundia eskaintzen du naturari eta ondareari dagokionez, bere 20.000 hektareek Euskal Herriko Parke Naturalik handiena egiten dute. Bertan izugarrizko aniztasuna aurki dezakegu bai naturari bai ondareari dagokionez. Ia 100 kilometroko ibilbidea osatzen duten 500 bat kobazulo dude parkean eta ugariak dira haitzulo horien bidetik sorrarazi diren kondairak. Gainera, badira bertan neolitikoko aztarnategiak, monumentu megalitikoak eta egun larreak zipriztintzen dituzten hainbat korta eta artzain bordak ere. Gero eta artzain gutxiago dauden arren, maiatza inguruan beraien artaldeak goi larreetara eramaten dituzten artzainak ikus ditzakegu Gorbeian. Artzain tradizio luzeko inguru honek baserri askoren oinarri ekonomikoa den artzaintza ahalbidetzen du, gaur egun ardi-aziendak baino, abelgorriek garrantzia haundiagoa duten arren.
Parke natural honetan animalia talde zabala topa dezakegu, gehienak Eurosiberiar jatorrikoak, baina badira Mediterraneoko hainbat animalia mota ezberdin ere. Ornodunen 166 espezie zenbatu izan dira, hauetako askok haitzaldietan eta ur garbietan bilatzen dute aterpe-lekua Pirinioetan gauzaturiko kalteetatik ihesi. Gorbeian Euskal Herriko beste edozein tokitan aurki ezin daitezkeen 11 anfibio mota ezberdin bizi dira eta basoan, basakatuak soma daitezke beste animali askoren artean. Zoritxarrez, desagertzeko arriskuan dauden animali ugari ere bizi dira, Piriniotako desmana, buztanikara horiak, ur-zozoak edo oreinak besteak beste.
Hidrologiari dagokionez, parke honetan garrantzi handiko ibaien eta erreken jaiotzak aurki ditzakegu, bere garrantzia naturaliztikoaz gain, urez hornitzen baitituzte inguruko herriak, biltegi handien bidez, eta Gasteizko eta Bilboko hornidura sistema osatzen duten urtegi handien arroetara isuriz.
Baina parke hau Euskal Herri mailan horren ospetsua izatearen arrazoi nagusietako bat, Gorbeiako tontorra eta bere gurutzea dira. Gain hau Araba eta Bizkaia artean kokatzen da eta bere 1.482 metrotako altitudearekin, Euskal Herriko tontorrik altuenetarikoa dugu. Mendi gain honetan historiaz beteriko gurutze erraldoia aurkitzen dugu, bertara igotzen gabiltzala ia edozein puntutatik ikus dezakeguna hain zuzen. Gurutze ospetsu hau Leon XIII.a Aita Santuaren gomendioa jarraituz eraiki zen, XX.mendearen sarrera ospatzeko, kristautasunaren mendi tontor garaienetan gurutzeak altxatu ziren eta. Gaur egungo gurutzea, bertan eraiki den hirugarrena da eta 18 metrotako altuera du. Lehenengoak, 33,3 metro zituenas 1.091ko azaroan bedeinkatua izan zen. Handik gutxira ekaitz batek gurutzea lurrera bota zuen eta bigarren bat egin behar izan zuten, 25 metrotakoa kasu honetan. Gurutze honek ere ez zuen luzaroan iraun, 4 urte baino ez zituen zutik mantendu, gaur egungo gurutzea, Barakaldoko Serapio de Goikoetxea y Palaciok eraikitakoak 18 metro ditu eta gure artean luzaroan tente izatea espero dugu.
Denongatik da ezaguna mendia maite dugunontzat Gorbeia mendia esanguratsuenetakoa eta maitatuenetakoa dela eta gurutze hau metalez egindako egitura bat baino askoz ere gehiago dela, euskaldunontzat sinbolo bat bihurtu da eta askoren ustez, euskaldun peto batek bere bizitzan zehar gutxienez behin totonrreraino heldu behar du.
Mendiko klima duen inguru eder honetara hainbat tokitatik sar gaitezke, Areatzatik, Zeanuritik, Arteatik, Zuiatik, Zigoitiatik edo eta Orozkotik. Guztietatik abiatuz ibilbide ahaztezinak egin ditzakegu parke honetako alde guztietatik, txango luzeagoak edo labuuragoak aukeratuz. Gorbeiak xarma berezia du eta milaka aukera eskaintzen ditu, landare eta animalien aberastasunez gain, aniztasun arkeologikoak eta geologikoak bat egiten dute bertan olagizonen, atzainen, ikazkinen, lamien, sorginen eta jentilen istoriekin nahasiz. Toki erakargarria benetan, dudarik gabe, post honen bidez bertan murgiltzera gonbidatzen zaituztet.
LEKEITIOKO TALAIAN, BALEEN BILA
Lekeitioko posta irakurri eta duela hilabete batzuk herri horretan egindako ibilibide bati buruz idaztea otu zait. Lekeitioko talaiak historia handia du, bertatik, baleak ikusten ziren eta zetazoa ondarrutarrak baino lehen ikustea komeni zen. Itsasoan herri bien arteko “muga” adostua bazuten ere, baleen etorrerak herri bien arteko ituna haustea zekarren eta herri bietako arrantzaleak laster batetan hurbiltzen ziren balearengana hauxe harrapatu nahian.
Gaur egun, talaiak mendeetan zehar izandako funztio nagusi hori galdu egin duen arren, kontatuko dizuedan ibilbidea egiten animatzen zaretenei, bertatik kontenplatu dezakezuen paisaia ederra ikusteko aukera emango dizue.
Txango honek Lekeitioko arrantzaleen kofradian du irteera, bertara kotxez abiatuko gara Gernikatik BI-639 hartuz edo Donostialdetik bagatoz, A-8 autopista hartu eta gero, aipatutako errepide hau aukeratuz. Kepa Deuna kofradia ondoan kotxea utzi eta gero, San Juan Talako ermitarantz abiatuko gara, marinel izaerako XVIII.mendeko eraikin erlijioso hoentarantz. Bertatik San Nicolás izeneko irla ikusi daiteke, XIV. mendean izandako “izurrite beltza” moduan ezagutzen dugun gaixoa pairatzen zutenen “babeslekua”. Aurrerantz jarraitzen dugu herrigunera Santa Catalina paseora heltzen garen arte. Bidea Lekeitiotik aldentzten da momentu batez baserrien eta txaketen artetik argidorrera ikusten hasten garelarik, dorerra heldu aurretik ezkerrerantz jo behar dugu “Eluntzeta” esaten duen seinale bati so eginez.
Hiru kilometro eskas daramatzagu oinez eta Lekeitioko itsasargia present dugu oriandik. Bidexka jarraitu behar dugu lehendabizi eskumarantz jo eta jarraian berriz ezkerrerantz biratu arte. Aldapa gora egin behar dugu oholen artean, zur lantegiaren sarreran aurkitzen den baserriaren aurretik igarotzen dugun arte. Puntu horertan bidegurutze bat aurkituko dugu eta eskumarantz abiatuko gara “Lekeitio-Bilbao”  adierazten duen norabiderantz, hain zuzen. Ohol lantegiaren kanpoaldetik goaz berriz ere bide gurutze batetan GR-123 (Ibilbide luzea) esaten duen seinaleari kasu egin behar diogularik. Pinu artean sartzen gara une batez, ezkerrerantz doan kurba nabarmen baten ostean eskumarantz doan bide aldapatsu bati ekin behar diogu. Bertatik mires daitezkeen paisaiak itzelak dira baina aitortu behara dago, ibilbidearen parterik gogorrena dela hau, bero haundia egiten baldin badu, hortzak eztutu eta gogor ekin beharko diogu minutu batzuez. Gure oinpean Lekeitio herria eta Lea ibaiaren ahoa ditugu momentu honetan eta arestian aipaturiko talaian isiltasunaz eta paisaia ikusgarri horretaz goza dezakegu.
Lekeitioko Lea ibaia
Gure ezkerretara itsaslbar izugarri bat ikus dezakegu, itsasotik Otoio mendiraino doaz itsaslabarra. Hori da gure hurrengo helburua, Otoio media. Aldapa gora jarraitzen dugu mendi puntan ikusten dugun antenarantz abiatuz. Sastraka eta oinu artean egingo dugu aurrera eskumarantz, hau da, itsaaorantz jarraituz, ez dago galtzeko arriksurik, urdinez margotutako seinaleari harreta jartzen baldin badiogu. Artadi bat zeharkatu beharko dugu, ondoren intxaurrondo eta haritzen artean malda gora goazen bitartean. Denbora guztian aurrera jo behar dugu, berriz ere herrira zuzenduko gaituzten seinaleei kasurik egin gabe, zati gogorra hau ere, kilometro inguru egin behar dugulako goranzko bidean baina azkenik, irteerarik 7 kilometro inguru oinez daramatzagunean, Otoio izeneko mendi tontorrera heltzen gara. Ikuspegiak bertatike z dira oso politak egia esan, nik behintzat zerbait ikusgarriagoa espero nuen bertara heltzeko esfortzu haundiaren ostean, baina horrenbeste zuhaitzez inguratuta egoteak, ez du 400 metrotako altitude horretan ezer berezirik ikusteko aukerarik ematen zoritxarrez.
Antenaren eskumaldeko bidetik jarraitu ebhar dugu orain jaisten hasteko. Bidean aurkitzen dugun eskumaranzko kurba gainditu eta gero, ezkerrerantz jotzen dugu pinudi batetara sartzen garen arte. Pinu artean jarraitzen dugu ordu laurdenez edo, Zatika izeneko auzora heltzen garen arte. Auzo hau bide nagusitik zeharkatzen dugu eta ezkerrerantz bideratzen gaituen bidezidorra jarraitzen dugu apurka-apurka auzo hori osatzen dute etxeak atzean utziz. Horrela posta idatzirik ikusirik, agian bide zuzena aurkitzea zaila dela eman dezake, baina sines egidazue, ez da bat ere konplexua eta ibilbidea egiten duzuen einean, bideask berak zuzenduko gaitu gure helmugarantz.
Artikako baserrien artetik igaro eta gero Gardata izeneko auzotik gertu ibiliko gara Lekeitio. Gernika errepidea gurutzatuz. Herritik gertu gaude jadanik, 3 ordu daramatzagu oinez eta egia esan, abiapuntura heltzeko irrikaz egon gaitezke baina hori gertatu aurretik herri inguruko nekazal bizitzaren lekuko izango gara. Baserri bakarti eta zelaien artean egingo dugu aurrera berriz ere errepide bat gurutzatu arte, une horertan, ezkerrean aurkitzen dugun bidexka bat jarraituz Lekeitiora helduko garelarik.
Hauxe ba, proposatzen dizuedan ibilbidea, bizikletaz ezin daiteke egin baina bero lar egiten ez duen egun batetan oinez egiteko txango polita da. Itsasondotik gora egiten digu itsaslabarraren gainetik Otoio mendira heldu arte eta basoen artetik Lekeitioko kanpoaldean dauden baserrien artetik jaitsiko gara berriz ere herrigunera heldu arte. Behin herrian, portualdean dauden edozein tabernatan potetxo eta pintxi bat hartuko dugu, merezi dugu eta!.
LEKEITIO
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko ekiladean kokaturik dagoen herri polit bat da.
Lea Artibaiko eskualdea osatzzen duten herri txiki hau izugarri gsutatzen zait, txikitatik ezagutzen dut eta egia esan, webgune honetan Lekeitiori buruzko post bat egotea derrigorrezkoa iruditzen zait. Ondarru, Markina eta Gernikatik gertu dagoen herri honetan igaro izan ditut udak umetatik. Txikia nintzenean kotxe bidaietan beti zorabiatzen nintzen baina Bilbotik Lekeitiora dauden 55 kilometroak egiten genituenean, ez nuen inolako buruko minik izaten, horrenbeste maite nuen herrirantz habitasen ari ginela nekielako, kuriosoa ez da?.
Lekeitio itsasoak mugatzen du iparraldetik, Ispasterrek hegoalde eta mendebaldetik eta Mendexa herrixkak ekialdetik. Herri honek San Nicolás izeneko irlatxo bat ezkutatzen du bere baitan, gaitera Lea ibaia dela eta, baten faltan, bi hondartza ditu, Karraspio eta Isuntza. Esan bezala, kostako herria da Lekeitio eta Lea ibaiak itsasora isurtzen ditu aipatutako hondartzen artean urak. Hala ere, Lekeitiok hondartzak eta ura eskaintzeaz gain, mendia ere badu, Lumentza eta Otoio menien oinetan kokatzen baitda.
Herri honetan arrantza eta arrain kontserba betidanik izan dira jarduera ekonomiko nagusiak baina egun, jarduera hauek krisian daude eta turismoak, zerbitzuek eta zerrategiek hartu dute indarra bere ordez.
Lekeitiok oso ondare artistiko interesgaria du, asko dira ebrtan bisita daitezkeen monumentuak. Bere alde zaharrak Erdi Aroko itxura mantentzen du eta bertako eraikinik esanguratsuenak hauek dira:
Andra Mariaren Zeruratzea eliza, XV.mendeko eraikin erlijioso honek erretaula gotiko ikusgarria du, askorentzat Bizkaiko onenetariko dena. Barroko estiloko beste erretaula batetan XII.mendeko Antiguako Ama dioen taila bat ageri delarik. Elizekin jarraituz, “Konpañia”ko eliza aurkitzen dugu, XVII.mendean Jesusen Konpainiari emandakoa eta hurrengo menderarte Jesuiten egoitza izandakoa.
Zerbitzuen arkitekturari dagokionez, aipatzekoak dira XV. mendeko eraikin barroko batetan dagoen udaletxea eta plazaren erdian aurkitzen dugun musika-kioskoa, esate baterako. Iturriek ere toki berezia dute herrian, Mandaska, Arranegi eta Esperantza besteak beste. Niri gehien gustatzen zaizkidanak Arrantzaleen kofradia zaharra eta bere ondoan dagoen izotz-fabrika dira, betidanik oso giro berezia arnastu ahal izan da eraikin hauetatik gertu.
Dorretxeei dagokienez, ezinbestekoa da Torre Zahar aipatzea, Lekeitioko eraikinik zaharrena baitda, baina badago Turpin izena duen beste dorre ikusgarri bat ere, XVI. mendean eraikitakoa eta gotikotik errenazentismorako trantsizioko estiloa erakusten duena. Dorreetaz gain,  jauregi ikusgarri asko aurki ditzakegu herrian, Uriarte Jauregia esaterako, Monumentu Nazionala omen da eta XVII.mendeko jauregi barrokoa da. Uribarria Jauregia ostera, XVIII. mendekoa da eta txartongogoratzene z baldin badut, Oxangoiti eta Maguregi izeneko beste jauregi batzuk ere badira.
Oraindik ere XVII. eta XVIII. mendeko etxeak gelditzen dira herrian, zaharberritutakoak noski. Betidanik entzun ahal izan dudanaren arabera, Ezpeleta, Azpiri, Beaskokalean eta beste kaleren batzuetan herri arkitekturaren adibide batzuk biziruan dute egun. Pena da argakietan eta ikusi ahal izan ditudan arrantzaleen etxe tradizionalak galduz joan direla eta gaur egun etxe horiek aldatuta daudenez, ez dugu horrelakorik erraz aurkitzen.
Aberastasun arkitektonkoaz gain, Lekeitiok eskultura eta pinturen arloetan badu zeresana. San Jose edo “Konpañia”ren elizaren ondoan, Basoalde kale sarreran eta ikastolan Miguel Muñoz eskultorearen lanak ikusi daitezke. Pintura arloari dagokionez, esan beharra dago kostako herri honetan margolari ospetsuak bizi izan direla, Julian de Tellaetxe, Angel Garabilla edo Julian Ibañez besteak beste.
Ikusten duzuenez, herri honek aukera asko eskaintzen ditu, niri izugarri gustatzen zait Lekeitioko kaleetatik paseatzea eta itsasbehera dagoenean Isuntzako hondartzatik Karraspiorantz abiatzea San Nicolás irlatxoa lekuko dugula. Gogotsu nagoenean eta ibilbide luzeagoa egin nahi dudanean, Santa Catalina itsasargirantz gora abiatzen naiz basoan zehar itsasoa begi bistatik galtzen dudan arte. Ibilbide politak egin daitezke herriko alde ezberdinetatik, bertoko Turismo Bulegora gerturatu eta informazioa eskatu besterik ez duzue.
Baina Lekeitioko gauzarik onena zalantzarik gabe, lekittarrak eta bertoko ajiak dira, San Pedroak eta nola ez, San Antolinak eta bere antzar egun ospetsua. San Pedroak ekainaren bukaeran ospatzen dira, San Pedro eguna 29a da hain zuzen. Egun horretan San Pedroren prozesioa egiten da Elizatik porturaino kale guztietatik pasatuz.
Santuaren irudia portuan dagoen horma konka baten aurretik igarotzen denan, Santua lepoan daramatzatenek irudia uretarantz inklinatzen dute (behin baino gehiagotan uretara erori da irudia) arrantzaleentzako mesederen bat eskatzeko asmoz, ospakizun horri Kilin-kala deitzen zaio.
Honen ostean, Kaxarranka dantza izaten da, antzinatik datorren zeremonia, askoren ustez XV.mendean jatorria duena. Zortzi bat marinelek kaxa haundi bat eusten dute dantzariek honen gainean zutunik daudela dantzan egiten duten bitartean. Ikusgarria da eta ospakizun honek jendetza haundia erakartzen du herri guztian. Dantza hau herriko une ezberdinetan egiten da, San Pedroko arkupean, arrantzaleen kofradiako lehendakariaren etxe aurrean, herriko plazan eta udaletxe aurrean azkenik. Dantzariak praka eta alkondara zuria janzten du klabelin gorri batekin eta lepo inguruan zapi gorri bat darama jantzita. Eskumako eskuan “txistera” bat esuten du eta ezkerrekoan, San Pedroren edo Kepa Deunaren ikurra banderintxo gorri batetan. Antza denez, antzina kofradeek maiordomo bi hautatzen zituzten urteko irabaziak kontrolatu eta banatzeko. Kofradiako dokumentu eta ondasunak kutxa haundi batetan gordetzen ziren eta ekainaren 30ean, maiordomo zaharraren etxetik amiordomo berriaren etxera aldatzen zen kaxa. Honen omenez tradizioz beteriko bitxikeri hau mantendu egin da urterik urtera Lekeition eta esan bezala, jarraitzaile ugari dituen ospakizuna bihurtu da.
San Pedro Txiki eta San Pedro Beltza egunek ere garrantzia haundia dute Lekeition, alegia, ekanaik 30a eta uzatailaren lehenengoa, baina nire iritziz, Kaxarranka eta Kilin.kalaren ostean antzar egunak du xarmangarritasun gehien. Urtero irailaren 5ean V. mendetik ospatzen den jarduera hau ematen da. Guztiok maoiz jantzi behar dugu egun horretan eta portura abiatu behar dugu. Antzarra, (gaur egun hildakoekin egiten da ekintza hau duela urte batzuk animali gaixoa bizirik izaten zen bitartean) portuko  kai batetik bestera doan soka batetan zintzilkatzen da eta lehiaketan parte hartzen dutenen helburua, txalupetan soka horren azpira gerturatzea eta antzar horri eutsiz honen lepoa apurtzea da. Lepoa apurtzea lortu arte partaidea hegaztiari estuki eutsirik iraun behar du ahalik eta denbora gehien, gizonezko batzuek altuera haundian kai batetik bestera doan soka hori une batez tente mantentzen eta beste une batez malgutu egiten duten bitartean. Horrela, antzarra oratzen duten partaideak honekin batera gora eta behera (uretara) egingo dute. Ez da bat ere erreza denbora luzez irautea, indar haundia egin behar da animaliari oratuta mantendu ahal izateko, baina urtero partaide gehiagok hartzen dute parte jende andana biltzen duen tardizio berezi honetan.
Badakizue, Lekeitio bizitasunez beteriko herri ederra da, udaberri uda aldera oraindik ere giro haundiagoa duen tokia. Beraz, post honen bitartez, herria ezagutzera animatzen zaituztet, jaiak izan ala ez, ziu nago ez zaituela atsekabetuko eta berriz ere bertaratuko zaretela. Aupa Lekeitio!
UNBE GAINATIK PASEOAN
Unbe Laukizko Herriko auzo bat izateaz gain, 301 metroko mendia edo gaina da.
Tontor honek Gohierrialdea Butroeko haranetik banatzen du eta askoren ustez, hainbat bide banatzen dituen gunea da. Auzo honetan Unbe Mendi izeneko urbanizaaio bat egoteaz gain, Mendi Ondo auzoa osatzen duten baserri eta etxe taldea ere badago. Urbanizazioa Unbe gainaren tontorrean kokatzen da eta urbanizaziotik at dauden etxeak Erandiorantz ematen duen mendiaren bestaldean kokatzen direlarik.
Baina Unbe zerbaitengatik ospetsua edo ezaguna bada, bertan aurkitu omen zen amabirjinagatik da. Antza denez, 1941.urtean, Felisa Sistiaga izeneko auzokide batek Ama Birjina ikusi zuen Unben zuen etxearen toki izkutu batetan, handik urte batzuetara San Pedro santuak egin omen zuen agerrera eta 1969.urtean, etxe horren ondoan dagoen ur putzuko urak sendatzeko propietateak zituela esaten hasi zen.
Felisa Sistiagak Ama Birjinaren mezuak mundura zabaltzeko agindua omen zuen eta handik gutxira milaka pertsona urbiltzen ziren Unbeko toki horretara mirariaren zain. Jendea askok oraindik ere bertoko urak gaixotasunak eta minak sendatzen dituela sinisten du eta Munduko toki askotatik (Espainiatik gehienak) gerturatzen dira bertara esperantzaz.
Arestian esan bezala, Unbetik toki askotara heldu daiteke. Mendebalderantz Munarrikolanda aurki dezakegu Berangoraino, aldi berean Punta Galea izenaz ezagutzen dugun puntura heltzen dena.
Bestalde, Unbe Gaina jarraituz Urdulizko atxetara hel daiteke, berta Santa Mariñe izenaz ezagutzen ditugun haitzak daude, eskalada maite dutenentzat paradisua.
Unbe Mendi urbanizazioa dagoen tokian, Unbeko punturik altuena eta bere postontzia aurki ditzakegu. Bertara heltzeko, kotxea Unbe gainean arkitzen den bidegurutze ondoko jatetxearen aparkalekuan utzi eta Bilborantza doan errepidearen norabidea hartuz, kontu haundiz (espaloirik ez dago eta…) kilometro bat egingo dugu oinez bide bazterretik. Errepidearen eskuinaldetik oinez goazela, gutxi gora behera kilometro bat egin eta gero, kontu haundiz errepidearen bestaldera gurutzatuko dugu eta bertatik ikusten dugun aldapa gogor bati ekin beharko diogu oinez ( edo eta nahi izan ez gero, beste 500 bat metro gehiago egingo ditugu aurrerantz oinez, erretegi batetara heldu eta bere parean dagoen zubi bat igaro arte…bertatik ere nahi dugun toki berera hel gaitezke baina askoz ere luzeagoa da aukera hau).
Esan bezala, errepidea gurutzatu eta aldapa gogor horri ekingo diogu, behin goikaldean gaudela, ezkerrerantz doan bidexka bat hartuko dugu. Eukaliptu erraldoi batzuen artean metro batzuk ibili beharko ditugu urbanizazio ondoan aurkituko dugun postontzira heltzeko. Behin bertara heltzen garenean, Unbeko tokirik altuenetik, oso paisai ederra ikusi ahalko dugu, itsasoa, mendia… biak bat egiten dute.
Buelta eman eta berriz ere abiatu garen bidexaka horretatik bertokoen artean “Atxez” izenaz ezagututako gain horretarantz joango gara. Toki honetatik ikus daitezkeen paisaiak ere ikusgarriak dira, bertatik Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko errekaren ezkerraldeko lantegi haundiak, Bilboko airoportua, Loiu herria, zelai berde zabalak, Lauro Ikastola, Munabe eta Ayalde Ikastetxeak…
Nahi izan ez gero Lauro alderantz joan gaitezke oinez, edo bestela tontor honetatik eskumarantz jo eta jeisten joango gara Akarlanda izena duen parke erraldoi batetara heldu arte. Bigarren aukera hau aukeratu ezgero, Akarlandan barbakoa bat egin, paseotxo bat eman, kirola egin dezakegu (saskibaloi pistak daude, futbolean jolasteko tokia, patinatzeko “u” deritzona, kolunpioak haurrentzat…). Oso toki aproposa da egunpasa joateko, familia guztiarentzat gomendagarria. Akarlandatik kotxera errepide ertzetik joango gara bueltan,  2 kilometro esakseko buelta egin beharko dugu baina inolako zailtasunik gabe, ez baitugu aldapa gogorrik aurkituko.
Badakizue, Unbera gerturatu eta nahi duzuen ibilbidea aukeratu dezakezue, honekin hasi eta hurrengo batean, Lauroetara gerturatu, Urdulizerantz abiatu, Laukiz herria bisitatu…
Gaztelumendi
Gaztelumendi mendian Espainiako Guda Zibilaren hainbat aztarna daude “Burdinezko Gerrikoa” deritzonan kokatzen delako. 311 metroko altuera duen mendi honek garantzia haundia du Euskal Herriko historian.
Gaztelumendi Berreaga mendilerroan kokatzen da, Larrabetzu aldea neta Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu. Bertan “Burdinezko gerrikoa” izenaz ezagutzen dugun Guda Zibileko defentsa mugak izan zuen toki. Bizkaiko hiribura inguratzen zuten mendien tontorrak osatzen zuten defentsarako sistema hau eta gaur egun, horietako toki batzuetan baino ezin dira garai honetako aztarnak aurkitu (Unben, Sarrikolean, Galdakaon eta Gaztelumendin hain zuzen).
Historia zatitxo hau ukitu nahi duzuenentzat, hortxe doatzue oso interesgarria iruditu zatzaikizuen ibilbide erreza. Gaztelumendira bai Lezamatik, bai Larrabetzutik, bai Gamiz-Fikatik abiatu daiteke baina oraingo honetan, guk Zamudioko Geldo auzotik ekingo diogu.
Auzo honetako aparkalekuan kotxea utzi eta aurrera egingo dugu aldapa gora doan bidezidorra alde batera utziz. Hurrengo bide gurutzean eskumako ibilbidea aukeratuko dugu, aldapa gora doana, ez dago erratzeko aukerarik. Gorantz goazela, urdinez margozturiko haitzak aurkituko ditugu ibilbidean, ba harri horiek seinalatzen duten norabidea jarraitu behar dugu beti. Kuriosoa da, guk irteera hau egin genuenean, harri horietaz gain, zuhaitzen adarrekin egindako geziak aurkitu genituelako bide erdian jarraitu behar dugun norabidea adieraziz.
Ordu erditxo pasa daramatzagu oinez aldapa gora, orduan, Berreagako postontzia aurkitzen dugu. Nire lagunek beti bezala, euren mezutxoa utzi zuten postontzi barruan gure atzetik zetozenak beraiekin harremanetan jarri daitezen. Atzera pausu batzuk eman ostean, Gaztelumendirantz jarraitzen dugu, aurrera beti inorantz desbideratu barik. Handik gutxira harrizko tontor antzeko baten ondotik pasatzen gara eta handik 4 kilometrotara Gaztelumendira helduko garela diozkun seinale bat ikusten dugu. Gorantz abiatzen gara “Burdinezko Gerrikoaren” lehenengo aztarnak aurkitu arte.  Bertan “ametrailadore habia” (casamata) izenaz ezagutzen dena eta zoritxarrez bandalismoaren eraginez hondaturiko harrizko monumentu bat aurkitzen da.
Gure iraganarekin topo egin eta Guda Zibilaren inguruko informazioa eskaintzen digun panela irakurri eta gero, tortila bokata bat jan eta berriz ere kotxerantz garamatzan bideari ekingo diogu.
BIZKAIAN ZEHAR BIZIKLETAZ
Zarata, presa, trafiko eta estres delakoaz beteriko egungo bizimodu nekagarri honetan, lasai asko inguratzen gaituen paisaiaz disfrutatu eta erlaxatu nahi izanez gero, hor doakizue nire proposamena. Bizkaiko hainbat herri eta hirietatik  bizikleta bat alokatu eta toki batetik bestera mugitzea. Proposamen osasuntsu honek geure buruari mesede egiteaz gain, ingurugiroari egiten dio mesede, poluzioari lepoa emanez guztion onurarako.
Asko dira gaur egun bizikletak alokatzeko aukera eskaintzen duten tokiak Bizkaian. Nik behintzat, ezagutzen ditudanetaz hitz egingo dizuet. Bilbon esaterako, duela urte batzuetatik bizikletak alokatu daitezke hiria beste ikuspuntu batetik ezagutu ahal izateko.
Bizikletak Bilboko hainbat tokitan eskuratu ditzakegu, 11 tokitan hain zuzen. Atxuriko polikiroldegian, “La Peña”n, San Inazion, Zubiarteko Merkatalgunean, Emausen (Sabino Arana Etorbidea), Arriaga Antzokiko eta “Ensanche” izenaz ezagutzen den  Turismo Bulegoetan, Deustuko Barrutiko Udaletagian, eta Begoña, Otxarkoaga eta Zorrotzako auzo etxeetan esaterako. Bilboko Udaleko Ingurugiro eta Hirigintza Sailek 225 bizikleta jartzen dituzte urte osoan zehar eskuragai (horietako asko oso berriak) astegunetan 4 orduz dohain erabili ahal izateko eta asteburuetan eta jai egunetan 2,5 orduz gidatu ahal izateko. Bizikletak alokatzeko informazio gehiago nahi izanez gero, dei ezazue 94- 656 49 05 telefono zenbakira edo www.agenda21bilbao.net webgubnean lor dezakezue.  Zorionez, gero eta jende gehiago ikusten da bizikleta gainean hiriko bidegorrietatik edo erreka ondotik bere bizikletekin familian alde batetik bestera.
Getxok ere “Getxo bizi” bizikleta mailegu sistema proposatu zuen duela urte batzuk eta arrakasta haundia lortu du. Asko izaten dira Getxoko Portu Zaharretik edo eta Areetan Bizkaiko Zubiaren ondtik bizikleta gidatzen ikusten diren herritarrak. Bertan ere urte osoan disfruta dezakegu zerbitzu honetaz, ingurumena errespetatuz eta Getxoko hainbat eta hainbat paisai ederretaz gozatuz. Bertan 14 urtetik gorako edozeinek goizeko zazpiak laudern gutxitatik gaueko bederatzietara ehun bat bizikleten artean aukeratu ahal izango da. Ekintza honen inguruko informazioa lortu nahi baldin baduzue, Getxoko Turismo Bulegoko webgunean sartzea besterik ez duzue.
Uribe Kosta izan da zerbitzu hau eskaintzaen duen azkeneko eskualdea (nik dakidala behintzat). Bertan, “Bizimeta” izenpeko ekimena bultzaten da eskualdeko 7 herrietan (Barrika, Urduliz, Berango Sopelana, Gorliz, Plentzia eta Lemoiz). 110 bat bizikleta elektriko eskaintzen dira eskualdean banaturik dauden 13 puntutan.
Zer hobe hondartz inguruetatik bizikletan pasaeotxo bat ematea baino?. Nire iritziz behintzat, ekimen honek onurak baino ez ditu ekartzen, jasangarria den mugikortasun baliabide bat izateaz gain, gure onerako de zerbait baitda.
Turismoa egiteko modu erabilgarria eta dibertigarria iruditzen zait bizikletan toki abtetik bestera abiatzearena. Europako hainbat herrialde aurreratuetan urte askotako ohitura den hau bereganatzea ona da, bai horixe. Inoiz ere honelako bizikleten mailegurik erabil ez duzuenoi bereziki doatzue deia, behin frogatu eta ziur esperientzia gustuko izan eta errepikatzen duzuela.
GORBEIALDEKO HERRIETAKO BATZUK EZAGUTUZ
Duela hilabete batzuk lehenagotik ezagutzen ez nituen Bizkaiako herri xarmangarri batzuk ezagutu nituen. Betidanik mendia asko gustatu zaidan arren eta Gorbeiako Parke Naturalera sarritan joaten naizen arren, honen inguruko herriak ez nituen inoiz bisitatu. Horregaitik duela aste batzuk, asteburu pasa inguru horretara joateko plana egin genuen nire bikotekideak eta biok.
Lehenik eta behin Arantzazu bisitatzera hurbildu ginen. Arantzazu, Arratiako herri txiki eta ederretako bat da. Antza denez, elizaurre hau XIV.mendean egin zen ospetsua bertan Bizkaiko Jaurerriko artzapezetariko bat bizi eta bertan epaitzen zuelako. Herri honetako lekurik azpimarragarrienetakoa San Pedro Apostuluaren parrokia da, XII.mendekoa da baina XIX. mende hasieran amaitu zuten eraikina. Ermita txiki honek duen gauzarik politenetakoa bere barnean dagoen erretaula paregabea da, barroko trantsiziokoa.
Herri txiki honetan 300 bat pertsona biziko dira baina bere bizitasunak eta bere panoramikak oso berezi bihurtzen dute. Bertatik Gorbeiako mendiak eta zuhaitzez beteriko ikuspegi ikusgarriak ikus daitezke. Naturarekin bat giteko aukera ezinobea dugu inguru honetan.
Arantzazutik Areatzarantz abiatu ginen gero. Herri hau Arratia ibaiaren haranean aurkitzen den beste herri polit bat da. Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo deklaratu zuen herri hau. Areatzan, Juan Nuñez de Lara Bizkaiko Jaunak 1338.ean  sortu zuen udalerri honetan, euskal kutsu tipikoa aurkitzen dugu. Herri honen alde zaharraren ezaugarriak oso aproposak dira ibilbidetxoren bat egiteko, harrizko kale estuak aurki ditzakegu bertan. Herri lasaia da Areatza, baina aukera asko eskaintzen dituena. Santa Isabel komentua esaterako, oso toki polita da. Zubizarra zubiaren aurrean dagoen eraikin hau XVI. mendekoa omen da baina 1.894an estilo neoklasikoaz berriz berreraiki zuten. Beste toki historikoetako bat, Gortazar edo Riscal jauregia da. Nobleziari eta aristokraziari lotuta dagoen eraikin honek, fatxadan margo barroko ikusgarriak ditu, XVIII. mendeko herladikak gehienak…Ikustekoa benetan, guri behintzat asko gustatu zitzaigun eraikin hau.
Jauregitik ez oso urrun mudejar estiloko etxe bat aurki dago, Pietate edo Errrukiñe kalean hain zuzen. XVI. mendean egindako etxe honen dekorazioak mudejar estiloa gertutik ikusteko balio digu. Kale horretan, Errukiñe izeneko baseliza polit bat ikusi genuen. Baina ez da herri honetako baseliza bakarra, Santo Tomas baseliza ere aurki dezakegulako bertan, XVIII. mendeko baseliza honetan urtero ematen da meza abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean. Honetaz gain, San Bartolome eliza-parrokia ere aurki dezakegu Areatzan, XV. mendearen amaierako eta XVI. mende hasierakoa den eta hainbat estilo batzen dituen eliza. Bertan estilo barroko, gotiko, errenazentista, mudejar, neoklasiko eta modernoko zenbait apaindura nabaritu ditzakegularik.
Paseotxoarekin jarraitu genuen einean, edertasunez beteriko beste toki batzuetara heldu ginen, XIX. mendeko Orburuaren iturria esaterako, honen inguruan ganaduarentzako aska bat jarri zuten eta askorentzat Aska iturriaz da ezagutua. Baina zalantzarik gabe herri honetako tokirik turistikoenetakoa Parketxea edo “Gorbeiako Parke Naturaleko Harrera eta Interpretazio Gunea” da. Bertan Parke honen informazio bulegoa eta interpretazio zentrua aurkitzen dira. Parkeari buruzko argibideak eta ikusentzunezkoen gela bat eskaintzen dira bertan. Benetan, pena merezi du gune hau bisitatzea, gertu dugun parke erraldoi honen inguruko informazio interesagarri asko jaso dezakegu bertan.
Ikus dezakezuenez, herri honek aukera asko eskaintzen dizkigu, une batez otarteko bat toki lasai eta polit batetan jateko gogoa baldin badugu, Larreder edo Upoko-Makatza atsedenluetara hurbil gaitezke. Guk lehenengoa aukeratu genuen, oso toki polita da, Gorbeiako Parke Naturalaren barnean kokatzen da, Itxinako mendiguneak suposatzen duen muga karetsutik oso gertu. Bertatik, Lekandatik “Atxetara” doazen hormak ikus ditzakegu mahai batetan otarteko bat jan edo barbakoatxo bat prestatzen dugun bitartean, ikuspegia ezin ederragoa da. Pago, aritz eta urkien artean aurkitzen den toki hau asko gustatu zitzaigun eta hurrengoan lagunekin bertara joan behar dugula erabaki dugu, toki aparta ingurugiro natural honetan lasai asko disfrutatzeko. Ilunde aldera herritik azkeneko paseotxoa eman eta potetxu bat hartu ostean,  Artearantz abiatu ginen.
Artean “Madariaga” landetxean hartu genuen ostatu. Berriztatutako baserri polita da “Madaraiaga”, bertan afari gozoa jan ostean neka-neka eginda oheratu egin ginen hurrengo egunean goizean goiz jeiki eta herriaren edertasunaz disfrutatu ahal izateko. Artea, Arratia ibaiaren haranean kokatzen den beste bizkaitar udalerrietako bat da. Nerbioiaren ibaiadarra den Arratiak udalerria zeharkatu egiten du eta bertaraino heltzen dira Errekagaigerra eta Laurreta errekak. Bertan jakin ahal izan genuen moduan, herri honetako bizimodu ekonomikoak 2 oinarri zituen: bata, pasabideen zaingoa eta bestea, ibaiaren ustiapena. Horretaz gain, nekazal eta abel iharduerak ere berebiziko garrantzia zuen.
Herri honen historia eta arkitektura zaharra dela eta oso toki interesagarriak daude bertan. Hainbat dira elizak, ermitak… San Migel Eliza esaterako, oso eraikin ikusgarria da, kanpoaldko bere herri arkitekturaren kalitateagatik, bai osatzen duten eraikinen bolumen mailakatuagtik, baina harrigarriena zurgintzaren arteak lortzen du (elizaren kanpoaldea zurez egina baitdago). Bada Santiago ermita ere, oinplano errektangularra eta atsedenleku bat duen Santiago Apostuluari eskainitako ermita, hain zuzen. Guri behintzat herri hau ere asko gustatu zitzaigun, herri txikia baina xarmangarria da, gustura sentitzen zara bertan. Eliza eta ermitaz gain, Arteak baditu 3 dorretxe ere.  “Galiano” dorretxea esaterako, Artea eta Zeberio arteko bidean aukitzen dena, XVI.mendekoa omen da.  “Torrea” dorretxea gurutzearen gaineko gailurrean kokatuta dagoena, Andra Mari elizarekin eta Errotazaharrako errotaburdinolarekin bat egiten zuen. Gaur egun, eliza zegoen tokian, hilerria dago. Azkenik “Ugarte” dorretxea aipatu behar dugu, aurrekoaren antzeko ezaugarriak dituen arren, bere kutsu errenazentista nabarmenagoa da eta ez dira horren nabarmenak bere eragin militarrak.
Herria ezagutzeko modurik onena, herrian barrena ordu beteko paseotxoa egitea da. Andra Mari elizatik hasita, Garai,  Esparta eta Calleja auzuneetatik igarotzen den ibilbidea eginez gero, aipaturiko toki gehienak ikusi daitezke 4 kilometrotako paseoa eginez. Herriko jatetxe batean bapo bazkaldu eta gero “Euskal Baserriaren Ekomuseo”ra sartu ginen. XVI.mende atariko euskal baserria da hau, barruan baserri batetan aurki daitezkeen osagaiak aurkitzen direlarik: tresnak, altzariak, jantziak, nekazaritzarako lanabesak, gurdiak… Modu polita horren euskalduna den baserriaren mundua gertutik ikusteko. Udalerri honetan “Euskal Abertzaletasunaren Museoa” ere badago, ez genuen bisitatzeko aukerarik izan, igande arratsaldea zelako eta egun horretan goizez baino ez dagoelako zabalik, baina aurrerantzean inguru horretako beste hainbat herri ezagutzeko gogoak ditugunez, momentu batetan bertaratu eta beste museo hau ikusten ahaleginduko gara.
Esan bezala, Arratiak-Nerbioi eskualdea osatzen duten herri hauek bisitatzea pena merezi du, oso herri erakargarriak dira, historiaz eta tradizioz beteriko herri euskaldunak. Hurrengoan Zeberio, Orozko, Zeanuri, Dima eta Otxandio bisitatu behar ditugu, dudarik gabe. Animatu zaitezte.
GURE KOSTATIK NABIGATUZ
Getxo Bizkaiko Iparmendebaldean dagoen udalerri haundienetakoa da. Getxok oso eskaintza haundia esakintzen du bai bertokoentzat bai turistentzat, beti dago egiteko zerbait bertan. Webgune honetan ikusi dudan Bizkaiko Zubia “zubi eseki” izenaz ezagutzen duguna ( UNESCOren Munduaren Ondarea ) bisitatzetik, Akuarium-a ezagutu edo eta bere Portu Zaharretik pasiatzeko aukera, besteak beste.
<o:p> </o:p><o:p><o:p>
Baina oraingo honetan, Getxoko Turismo Bulegoak antolatutako beste jarduera bati buruz arituko naiz, Euskal kostatik belaontzian nabigatzeari buruz hain zuzen. Esan bezala, Turismo Bulegoak “Itsasoratzea” izena duen programa eskaintzen du, gure lurretako kosta beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi duen guztirentzat, hau da, itsasoan barrena ontzian bidaiatzen duzun bitartean toki eder hauek ezagutzeko parada. Modu honetan, beste batzuetan bai kotxez bai oinez ezagutu ditugun, edo orain arte ezagutzeko zorterik izan ez ditugun txoko horietaz gozatzeko aukera desberdin bat aurkezten digute. Belaontzitik bereiz daitezkeen paisaiak ezin ederragoak dira, xarmaz beteriko portuak, itsaslabar ikusgarriak, landarediaren berderaren eta itsasoaren urdinaren arteko kontrasteak…ikusgarria benetan!.
<o:p> </o:p><o:p><o:p>
Jarduera honek duen beste gauza onetako bat, eskainzatren aniztasunean datza. Aukera asko daude irteera hau egiteko, iraupen ezberdineko irteerak egin daitezke, neguan izan ezik nahi duzun urtaroan bidaiatu dezakezu eguraldiak uzten baldin badizu noski, eta belaontzi ugari daude. Gainera, patroiaren beharrik baldin ez baduzu zu zeu patroi agiria eta esperientzia duzulako, ontzia bakarrik alokatzeko aukera duzu. Hori bai, Turismo Bulegotik irteera egin nahi duzun eguna baino 10 bat eguneko lehentasunarekin erreserba egitea gomendatzen da nahi duzun egunean toki libreak aurki ditzazun.
<o:p> </o:p><o:p><o:p>
Nik neuk horrela egin nuen eta nire ahizpak eta nik ez genuen inolako arazorik izan  larunbat hartan egun osoko irteera egin ahal izateko. Kirol Portura gerturati ginen 10etan irtetezen den ontzian bidaiatzeko eta arratsaldeko 7ak arte itsasortau ginen. Ibilbidea zoragarria izan zen, Kirol Portituik Catsro Urdialesera eta buelta. Hainbat leku polit ezagutzeko aukera izan genuen, hurrengoan diru pixka bat aurreztu eta berriro errepikatzeko prest. Zorionez ez ginen zorabiatu, itsaso lasaia izan genuen eta ontzian zetozen beste lagunak oso atseginak izan ziren, gustura igaro genuen eguna. Hori bai, hurrengo udan 6 egunteako ibilbidea egiteko gogoekin gelditu ginen eta gure asmoa horixe da, Getxotik Donostira eta buelta aste bete eskasean belauntzian, hori bai esperientzia ahaztezina!. Gure asmoak bete eta azkenean, bidaitxo hori egiten badugu, komentatuko dizuet beste post batetan esperientzia, bitartean gogoratu, udaberria heltzean, denok itsasora!.<o:p></o:p>
</o:p></o:p>
</o:p></o:p>
</o:p></o:p>
HERRI KROSA
Urteak ziren Herri krosean parte hartzen ez nuela, hamar bat edo, eta aspaldiko gauzak gogoratu nituen, aspaldiko sentipenak, aspaldiko kili-kilia eztarrian gora.  Ekimen honetan gehien gustatzen zaidan gauzetako bat, partaideen aniztasuna da. Berdin dio gurasoak umeekin, adineko gizon-emakumeak, zein lurralde edo probintziatakoa izan, berdin dio arraza, maila soziala…, denok dugu gure tokia lasterkerta honetan, “herrikoa” delako, “denona” delako.<o:p></o:p>
<o:p> </o:p>
Jendetza ugari, jator askoan, hamar bat kilometroko ibilbide ikusgarria egiten, Bilboko bihotz-bihotzean. Ikusgarria da, baita, oinezkoarentzat, ibilbide hori egitea, bide erditik joateak bestelako perspektiba ematen diolako, hiria beste begi batzuekin ikusten delako. Eta gero giroa, txarangak, jendea irrafartsu, txaloka, animoak nonahi. Ilusioa da nagusi Herri Krosean, partaide guztiok sentitzen gara nolabait garaile, azkena edo azkenetarikoa bukatu arren. Pertsona bakoitzak, badakizkigu gure mugak non dauden, noraino  hel gaitezkeen, gure gorputzak tope non egiten duen… baina hala ere, ekin egiten diogu helmugara heldu arte.<o:p></o:p>
<o:p> </o:p>
Egia esan, oso eguraldi aproposa egin zuen igandean korrikan aritzeko, 15 bat gradu eta haizerik ez, baina agian argitasun gutxiegi, egun motela, zerua oskarbi egon izan bazen, politagoa oraindik!. Datorren urtera itxaron beharko, 2.010. urtean ere parte hartzeko asmo sendoa baitut.<o:p></o:p>
<o:p> </o:p>
Egun berezi honetako izenburuak berak esaten du dena, herri krosa, eta horrela mantendu dadila urte askotan, herrikoia izaten. Beste barik, urtean behin baino ez bada ere, korrika egiten jolas dezagun.<o:p></o:p>
MARIÑELEN ERMITA
Herri honek dituen gauza on guztien artean (bertoko txakoli ospetsua, surflariz beteriko hondartza aparta…), nire ustez, estatu mailan aurkitu daitekeen txokorik magiko eta berezienetakoa izatearen zortea da, Gaztelugatxeko San Juan ermitaz ari naiz, noski.
X.mendetik egun arte, ermita honek aldaketa haundiak jasan izan ditu. Diotenez, behin eta berriro aldatu omen dute, gotorleku bat, monastegi bat eta aterpetxe bat izan da ermita baino lehen.
Bertara hurbiltzeko, Bakiotik Bermeora doan errepidetik joan behar dugu, ibilbide horretan itsasorantz begiratuz inolako arazo barik ikusten dugu harkaitz erraldoi baten gainean itsasoari so dagoen ermita ikusgarri hau. Olatuek behin eta berriro bizkaitarrontzat “monumentu historikoa” bihurtu den “mirari arkitektoniko” hau jotzen dute, toki honen ikusgarritasuna areagotuz. Gaztelugatxeko San Juan ezin da gure probintziako edozein postaletan falta, edozein olerkari inspiratzeko moduko toki xarmagarria bait da.
Adituek diotenaren arabera, ermitaren oinarri den harkaitz erraldoia, aspaldi irla bat izan omen zen baina Getariako “xagu” izenaz ezagutzen dugun irlarekin gertatu zena gertatu zen honekin ere, alegia, herritarek, bertara heltzeko harrizko zubia eraki zuten. Zubi hau eraikitzearen arrazoia, erromesei Juan Deunaren irudipean otoitz egiteko aukera erraztea izan zen.
Zubi honetatik irlatxora heldu ostean heltzen da momenturik nekagarriena. Bukaezinak iruditzen zaizkigun 231 harmail igo behar ditugu ermitara heldu eta bere edertasunas gozatu ahal izateko. Igoera batzuei nahiko gogorra iruditzen zaien arren (bereziki udako egun eguzkitsuetan), bertara igo diren pertsona guztiek (ezagutzen ditudan guztiek) ahaleginak pena merezi duela esaten dit. Igoerak irauten duen minutu luze horien ostean, eskileraren bukaeran, giza aztarna bat aurkitu daiteke. Herrikoen sinesmenen arabera, Juan Deunaren arrastoa omen da, bertara heldu zela frogatzen duen aztarna, hain zuzen.
Behin goian, 100 metroko altueran gaudela, ermita inguratzen duen itsasoaz eta bere aurrean kokatzen den irlatxoaz (Aketxe izenaz ezagutzen den babesturiko biotopoaz) goza dezakegu besteak beste. Nik itsas beherea eta itsagora eta itsabehera uneetan izan naiz bertan eta ikusgarria da ze nolako desberdintasuna dagoen pasaiari dagokionez. Toki beraren oso pertzepzio desberdin bi senti ditzakezu.
Kondairekin jarraituz, behin gora igo eta gero, kanpaia 13 aldiz jo beharra dago. Elezaharrek diotenez, desio bat eskatu edo eta es espiritu txarrak uxatu ditzakezu modu honetan. Ugalkortasun arazoak dituzten emakumeek ere, berataru egiten dira Juan Deunak euren arazoa sendatuko duelakoan…Bermeoko arrantza itsasontziek ere, ababor eta istribor aldeetara jira bira batzuk ematen dituzte ermitaren alturapean, santuak zorte ona emango diela sinistuz.
Behin askorentzat derrigorrezkoa den kanpaia 13 aldiz jo eta gero eta goitik inguratzen gaituen paisasia ederra aditu ostean, 231 eskaileratxoak jeisteko rodua heltzen da. Baina ez da hemen gure txangoa amaitu, orain, bide batez Bakiora bueltan hartu beharreko errepidetik joanda aurkitzen dugun ebste ermitatxo poolit bat bisitatu behar dugu eta, San Pelaio.
Bakioko ermita hau XII.mendeko eraikin erromanikoa da. Askoren hitzetan, gure probintzian gelditzen den ermita erromaniko onenetarikoa da. Nabe bakarra duen arren, margoturiko kapitelak, elizpe ikusgarria, eta oso artistikoa den lehioak ditu absidean eta kanpoko sarreran. Monumentu hau aurkitzeko ez dago inolako arazorik, Gaztelugatxe bueltan Bakiora hedu baino lehen ezkerretara aurkituko dugu eta kotxearekin bertara arte iritsi gaitezke.
Txango polit hau bukatzeko, zer hobe herrira jaitsi eta edozein tabernatan horren kalitate oneko txakoli zaporetsua dastatzea eta olatuz beteriko hondartza luzearen ondoko ibilbidetik gustura pasiatzea baino.
BUTROIKO GAZTELUA
BUTROIKO GAZTELUA
Txikitatik ezagutzen dut toki hau, oso berezia da niretzat. Butroi, Gatika udalerriko auzo bat da eta bertan, auzoaren izen berbera duen errekatxo baten ondoan aurkitu dezakegu.
Egia esan ez dut gaztelu honen historiari buruz informazio askorik baina antza denez, XI.mendekoa omen da, Gaminiz Kapitainak VIII.mendean Butroitarren etxea izandakoan eraiki zuen dorre batetan oinarritutakoa. XIV.mendean dorre sinple hau gaur egun ezagutzen dugun gaztelu izugarria bihurtu zen. Era berean, adituek diotenez, Muñatones Gaztelua (Somorrostron) Butroiko Gazteluan oinarrituta dago, itxurari dagokionez behintzat.
Betidanik Butroitarrei entzun diedanaren arabera,  gazteluaren “bizitzan zehar” honen inguruko hainbat eta hainbat kondaira eta elezahar sortu dira. Horietariko ezagunena eta antza denez, egia dena, nobleziaren bi familien arteko borrokena da, bere garaian “Gamboatar” eta “Oñaziatar” izenekin ezagutzen ziren bi familien arteko liskarren ingurukoa hain zuzen. Lehenengo familia, gazteluaren ugazaba zen eta bigarrenarekin hainbat borroka izan eta gero, familietako senide asko hil egin ziren.  Gaur egun, familia hauen arteko tira birak irudiktzen dituzten antzezlanak izaten dira urtero ekainan, Gatikako udalerriak antolatzen duen Erdi Aroko Azokan. Azoka ospatzen den asteburu horretako ekitaldirik txalotuenteakoa izaten da, “Gamboatr” eta “Oñaziatr”ena zalantzarik gabe.
Errege Katolikoen garaian, noblezia gazteluetan bizten hasi zenez, XV.mendean Enrike IV.ak gazteluen itxura aldatzeko agindua eman omen zuen. Horrela ba, XIX.menden gaztelu honen Erdi Aroko itxura aldatu egin zioten eta fantasiaz beteriko kutsu gotikoko  eta ordu arte existitzen ez ziren lehioz beteriko gaztelua bihurtu zuten Butroikoa. Gaztelua berreraikitzeko behar zen dirutza zela eta, honen aldaketa ez zen XX.mendearen hasiera arte bukatu.
“Omenaldiaren dorreak”, kapitelek eta beste hainbat dorretxok guztiz janzten dute nire gaztelu kuttuna. Kontutan hartzekoa da, gazteluren kokapena. Butroi errekaz inguraturiko eta hainbat eta hainbat zuhaitz mota ezberdinez betetako parke baten erdi-erdian kokatzen da.
Horren gertu dugun eraikina miresteak pena merezi du, eta ez diot hau betidanik ezagutzen dudan gaztelua delako eta Euskal Herrian ezagutu dudan gatelurik “benetakoena” dela deritzotelako, baizik eta adituen arabera ere,  Bizkaia mailan eraikinik esangurutsuenetakoa delako eta paraje horrek aets baten erdian sentiaratzen gaituelako.
Duela ez horrenbeste urte gaztelura sar gintezkeen eta behetik gora gela guztiak mihatu eta toki bakoitzean gertatu zenaz jakin ahal izan genuen; sarrera ordaindu eta bai bideoz edo bai gida baten eskutik gazteluaren historiaz zerbait jakiteko aukera genuen. Pena merezi zuen ez dakik zenbat eskaileraz beteriko eraikin erraldoi hura ezagutzea, bere lehio estuetatik geziak nola botatzen zituzten irudikatzea, goiko balkoietatik bere inguru natural hartaz disfrutatzea…Baina ez dakit zergatik, duela urte batzuetatik, inguru hori, parkea eta orain arte bizi izandako zuhaitz eta landare klase anitzek, landarediaren aberastasuna, oso gutxi zaindua dago eta ez da betiko parke ikusgarria, pena!.
Gaur egun gaztelurako sarrera debekatua egon arren eta aipatutako parkea horren miresgarria ez izan arren, sin egiten dizuet gaztelua ikusgarria dela eta nahi izan ez gero, bere ondotik, zubipe batetik igarotzen en eureka ondotik bai bizikleta edo bai oinez oso ibilbide lasaia egiteko eta bikotekidearekin paseo erromantikoa egiteko lekurik aproposenetakoa dela.