BLOGA
Hemen zuk duzu berba. Zure bidaia kontatzen duzu, Bilboko eta Bizkaiko zure tokirik gustukoenak, gustuko duzuna eta ez duzuna kontatzen duzu, entzun gura dituenari aholkuak ematen dizkiozu eta kexarik baduzu esan egin dezakezu. Izan ere, bidaiatzeko aholkurik onenak beti ematen ditu lagun batek, eta blog honetan bat baino gehiago aurkituko duzu.

Mar 22
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko ekiladean kokaturik dagoen herri polit bat da.
Lea Artibaiko eskualdea osatzzen duten herri txiki hau izugarri gsutatzen zait, txikitatik ezagutzen dut eta egia esan, webgune honetan Lekeitiori buruzko post bat egotea derrigorrezkoa iruditzen zait. Ondarru, Markina eta Gernikatik gertu dagoen herri honetan igaro izan ditut udak umetatik. Txikia nintzenean kotxe bidaietan beti zorabiatzen nintzen baina Bilbotik Lekeitiora dauden 55 kilometroak egiten genituenean, ez nuen inolako buruko minik izaten, horrenbeste maite nuen herrirantz habitasen ari ginela nekielako, kuriosoa ez da?.
Lekeitio itsasoak mugatzen du iparraldetik, Ispasterrek hegoalde eta mendebaldetik eta Mendexa herrixkak ekialdetik. Herri honek San Nicolás izeneko irlatxo bat ezkutatzen du bere baitan, gaitera Lea ibaia dela eta, baten faltan, bi hondartza ditu, Karraspio eta Isuntza. Esan bezala, kostako herria da Lekeitio eta Lea ibaiak itsasora isurtzen ditu aipatutako hondartzen artean urak. Hala ere, Lekeitiok hondartzak eta ura eskaintzeaz gain, mendia ere badu, Lumentza eta Otoio menien oinetan kokatzen baitda.


Herri honetan arrantza eta arrain kontserba betidanik izan dira jarduera ekonomiko nagusiak baina egun, jarduera hauek krisian daude eta turismoak, zerbitzuek eta zerrategiek hartu dute indarra bere ordez.
Lekeitiok oso ondare artistiko interesgaria du, asko dira ebrtan bisita daitezkeen monumentuak. Bere alde zaharrak Erdi Aroko itxura mantentzen du eta bertako eraikinik esanguratsuenak hauek dira:
Andra Mariaren Zeruratzea eliza, XV.mendeko eraikin erlijioso honek erretaula gotiko ikusgarria du, askorentzat Bizkaiko onenetariko dena. Barroko estiloko beste erretaula batetan XII.mendeko Antiguako Ama dioen taila bat ageri delarik. Elizekin jarraituz, “Konpañia”ko eliza aurkitzen dugu, XVII.mendean Jesusen Konpainiari emandakoa eta hurrengo menderarte Jesuiten egoitza izandakoa.
Zerbitzuen arkitekturari dagokionez, aipatzekoak dira XV. mendeko eraikin barroko batetan dagoen udaletxea eta plazaren erdian aurkitzen dugun musika-kioskoa, esate baterako. Iturriek ere toki berezia dute herrian, Mandaska, Arranegi eta Esperantza besteak beste. Niri gehien gustatzen zaizkidanak Arrantzaleen kofradia zaharra eta bere ondoan dagoen izotz-fabrika dira, betidanik oso giro berezia arnastu ahal izan da eraikin hauetatik gertu.
Dorretxeei dagokienez, ezinbestekoa da Torre Zahar aipatzea, Lekeitioko eraikinik zaharrena baitda, baina badago Turpin izena duen beste dorre ikusgarri bat ere, XVI. mendean eraikitakoa eta gotikotik errenazentismorako trantsizioko estiloa erakusten duena. Dorreetaz gain, jauregi ikusgarri asko aurki ditzakegu herrian, Uriarte Jauregia esaterako, Monumentu Nazionala omen da eta XVII.mendeko jauregi barrokoa da. Uribarria Jauregia ostera, XVIII. mendekoa da eta txartongogoratzene z baldin badut, Oxangoiti eta Maguregi izeneko beste jauregi batzuk ere badira.
Oraindik ere XVII. eta XVIII. mendeko etxeak gelditzen dira herrian, zaharberritutakoak noski. Betidanik entzun ahal izan dudanaren arabera, Ezpeleta, Azpiri, Beaskokalean eta beste kaleren batzuetan herri arkitekturaren adibide batzuk biziruan dute egun. Pena da argakietan eta ikusi ahal izan ditudan arrantzaleen etxe tradizionalak galduz joan direla eta gaur egun etxe horiek aldatuta daudenez, ez dugu horrelakorik erraz aurkitzen.
Aberastasun arkitektonkoaz gain, Lekeitiok eskultura eta pinturen arloetan badu zeresana. San Jose edo “Konpañia”ren elizaren ondoan, Basoalde kale sarreran eta ikastolan Miguel Muñoz eskultorearen lanak ikusi daitezke. Pintura arloari dagokionez, esan beharra dago kostako herri honetan margolari ospetsuak bizi izan direla, Julian de Tellaetxe, Angel Garabilla edo Julian Ibañez besteak beste.
Ikusten duzuenez, herri honek aukera asko eskaintzen ditu, niri izugarri gustatzen zait Lekeitioko kaleetatik paseatzea eta itsasbehera dagoenean Isuntzako hondartzatik Karraspiorantz abiatzea San Nicolás irlatxoa lekuko dugula. Gogotsu nagoenean eta ibilbide luzeagoa egin nahi dudanean, Santa Catalina itsasargirantz gora abiatzen naiz basoan zehar itsasoa begi bistatik galtzen dudan arte. Ibilbide politak egin daitezke herriko alde ezberdinetatik, bertoko Turismo Bulegora gerturatu eta informazioa eskatu besterik ez duzue.
Baina Lekeitioko gauzarik onena zalantzarik gabe, lekittarrak eta bertoko ajiak dira, San Pedroak eta nola ez, San Antolinak eta bere antzar egun ospetsua. San Pedroak ekainaren bukaeran ospatzen dira, San Pedro eguna 29a da hain zuzen. Egun horretan San Pedroren prozesioa egiten da Elizatik porturaino kale guztietatik pasatuz.
Santuaren irudia portuan dagoen horma konka baten aurretik igarotzen denan, Santua lepoan daramatzatenek irudia uretarantz inklinatzen dute (behin baino gehiagotan uretara erori da irudia) arrantzaleentzako mesederen bat eskatzeko asmoz, ospakizun horri Kilin-kala deitzen zaio.


Honen ostean, Kaxarranka dantza izaten da, antzinatik datorren zeremonia, askoren ustez XV.mendean jatorria duena. Zortzi bat marinelek kaxa haundi bat eusten dute dantzariek honen gainean zutunik daudela dantzan egiten duten bitartean. Ikusgarria da eta ospakizun honek jendetza haundia erakartzen du herri guztian. Dantza hau herriko une ezberdinetan egiten da, San Pedroko arkupean, arrantzaleen kofradiako lehendakariaren etxe aurrean, herriko plazan eta udaletxe aurrean azkenik. Dantzariak praka eta alkondara zuria janzten du klabelin gorri batekin eta lepo inguruan zapi gorri bat darama jantzita. Eskumako eskuan “txistera” bat esuten du eta ezkerrekoan, San Pedroren edo Kepa Deunaren ikurra banderintxo gorri batetan. Antza denez, antzina kofradeek maiordomo bi hautatzen zituzten urteko irabaziak kontrolatu eta banatzeko. Kofradiako dokumentu eta ondasunak kutxa haundi batetan gordetzen ziren eta ekainaren 30ean, maiordomo zaharraren etxetik amiordomo berriaren etxera aldatzen zen kaxa. Honen omenez tradizioz beteriko bitxikeri hau mantendu egin da urterik urtera Lekeition eta esan bezala, jarraitzaile ugari dituen ospakizuna bihurtu da.
San Pedro Txiki eta San Pedro Beltza egunek ere garrantzia haundia dute Lekeition, alegia, ekanaik 30a eta uzatailaren lehenengoa, baina nire iritziz, Kaxarranka eta Kilin.kalaren ostean antzar egunak du xarmangarritasun gehien. Urtero irailaren 5ean V. mendetik ospatzen den jarduera hau ematen da. Guztiok maoiz jantzi behar dugu egun horretan eta portura abiatu behar dugu. Antzarra, (gaur egun hildakoekin egiten da ekintza hau duela urte batzuk animali gaixoa bizirik izaten zen bitartean) portuko kai batetik bestera doan soka batetan zintzilkatzen da eta lehiaketan parte hartzen dutenen helburua, txalupetan soka horren azpira gerturatzea eta antzar horri eutsiz honen lepoa apurtzea da. Lepoa apurtzea lortu arte partaidea hegaztiari estuki eutsirik iraun behar du ahalik eta denbora gehien, gizonezko batzuek altuera haundian kai batetik bestera doan soka hori une batez tente mantentzen eta beste une batez malgutu egiten duten bitartean. Horrela, antzarra oratzen duten partaideak honekin batera gora eta behera (uretara) egingo dute. Ez da bat ere erreza denbora luzez irautea, indar haundia egin behar da animaliari oratuta mantendu ahal izateko, baina urtero partaide gehiagok hartzen dute parte jende andana biltzen duen tardizio berezi honetan.
Badakizue, Lekeitio bizitasunez beteriko herri ederra da, udaberri uda aldera oraindik ere giro haundiagoa duen tokia. Beraz, post honen bitartez, herria ezagutzera animatzen zaituztet, jaiak izan ala ez, ziu nago ez zaituela atsekabetuko eta berriz ere bertaratuko zaretela. Aupa Lekeitio!
Ez dago iruzkinik post honetarako
* Erregistratutako erabiltzailea
Sartu hemen zeure iruzkina
Administratzaileak ezabatu egin ahal izango ditu aribideko edukiarekin zerikusirik ez duten edota moralaren edo gustu onaren aurkako iruzkin guztiak.
Web honek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek idazten dituzten iruzkinen kariz. Erabiltzailea bera izango da ematen dituen iruzkinen erantzule eta jabe. Baldin eta edukiren bat oker dagoela edo iraingarria dela ikusten baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu eta arazoa konpontzen saiatuko gara.
