mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala


mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa

BEREZIAK

Atal honek Bilbo eta Bizkaia sakonago ezagutzen lagunduko dizu, jendea, kultura, bizimodua edo programatutako ekitaldi nagusiak hobeto ezagutzen. Hemen, jakina, iritzia eman ahal izango duzu, gai hauetako bakoitzari buruz, informazioa gehitu edo beste iritzi batzuei erantzun. Atal bereziak aldiro berrituko dira eta zure laguntzarekin, irakurtzen dituenak, gure errealitatearen parte bat ezagutuko duela gaude. Ea ba.

Especiales mybilbaobizkaia.com

Bereziak

Berezia

INFORMAZIO OROKORRA

 

 

Informazio orokorraren argazkia

 

Klima


Bizkaiko klima ozeaniko hezea da kostaldean eta kontinentala barnekaldean. Tenperaturak oso epelak dira urte osoan zehar. Euria maiz egiten du udaberri eta udazkenean; neguan, bestalde, ez du hotz handiegirik egiten (batez beste 8ºC) eta udak ere ez dira beroegiak (batez beste 18ºC).

 

Bizkaia bisitatzeko garairik onena maiatzetik urrira bitartekoa da, ekaina eta iraila hilerik onenak direla eguraldi eta ostatua topatzeko erraztasunari dagokienez, bai kostaldean baita barnealdean ere.

 

Janariak eta edariak

Bizkaiak ospe handia du mundu osoan bere sukaldaritza tradizionalaren kalitateagatik eta sukaldaritza berriaren sorkuntzarako gaitasunagatik. Arrain freskoa eta okelak dira platerik ohikoenak. Erreta prestatzen dira  edo era askotako saltsak erabiliz; halaber, ohikoa izaten da eltzekari, barazki eta entsaladekin batera ateratzea.

Etxeko postreak, pastelak eta esnekiak izaten dira jatorduen amaierarik normalenak. Ardoa, sagardoa eta txakolina dira edari tradizionalenak.

 

Erosketak

Erosteko produktuen askotarikotasuna eta oparotasuna izugarria da. Euskal moda badago, batez ere emakumeentzat eta oso diseinu originalekin. Antzinako produktuen aparteko dendak daude. Euskal artisautza tradizionala erabat da interesgarria, besteak beste zeramikak, kristala, larrua, euskal pilotari lotuta dauden artikuluak, esmalteak, burdinazko eta zurezko lanak, damaskinatuak, forja lanak eta mota tradizionaleko altzariekin (kutxatzarrak, kutxak, etab.). Asko dira kalitate altuko produktu gastronomikoak, bereziki Kalitatearen K ezarrita dutenak. Artisauen gaztak,  berbarako Idiazabalgoak, hestebeteak, gozoki tipikoak, adibidez Bilboko kanutilloak, ardoak, sagardoa eta txakolina.

 

Hizkuntzak

Bizkaian bi hizkuntza ofizial daude: euskara eta gaztelania. Jende orok ezagutzen du gaztelania. Euskararen erabilera murriztuagoa da. Euskara Euskal Herriko hizkuntza propio eta berezia da. Bere jatorria oraindik ez da argitu eta itxura batean ez du inguruko beste hizkuntzekin inolako ahaidetasunik. Errepideetako seinaleak, aireportuetakoak, itsas portuetakoak, erakunde ofizialetakoak, e.a. bi hizkuntzetan agertzen dira.

 

Zenbait hitz erabilgarri euskaraz:
Agur: Adiós
Aireportua: Aeropuerto
Aparkalekua: Aparcamiento
Bai: Sí
Bilbo: Bilbao
Donostia: Donostia-San Sebastián
Egunon: Buenos días
Eguna: Día
Ertzaintza: Policía Autónoma
Euskadi: País Vasco
Ez: No
Gabon: Buenas noches
Gasteiz : Vitoria-Gasteiz
Hondartza: Playa
Hotela: Hotel
Jatetxea: Restaurante
Kaixo: Hola
Mesedez: Por favor
Ongi etorri: Bienvenido
Turismo Bulegoa: Oficina de Turismo
Udaletxea: Ayuntamiento
Udaltzaingoa: Policía Municipal
Kultuak
Kultu edo gurtza nagusia katolikoa da. Hala ere, hiriburuetan badira beste erlijio batzuetako tenpluak ere.

 

Eskupekoak

Prezio eta faktura guztien barne eskupekoa dago, eta beraz hau ez da derrigorrez eman behar. Hala ere, ondo iruditzen bazaizu, eskupekoa utzi dezakezu zerbitzu ona izan dela adierazteko.

 

Tentsioa

Korronte elektriko normala 220V eta 50 ziklokoa da. Europar motatako korronte hartuneek bi konektore biribilak dituzte.

Autoen alokairuak
Autoak alokatzeko etxe nagusiek bulego asko dituzte Bizkaian, hiriburuan eta herri nagusietan, eta baita trenbideen geltokietan  eta aireportuetan ere.

 

Moneta

Bizkaiko moneta ofiziala euroa da.
1, 2, 5, 10, 20 eta 50 zentimoetako txanponak daude, eta 1 y 2 eurokoak ere. Billeteak 5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500 eurokoak dira.

Itzuli