mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala


mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa

BLOGA

Hemen zuk duzu berba. Zure bidaia kontatzen duzu, Bilboko eta Bizkaiko zure tokirik gustukoenak, gustuko duzuna eta ez duzuna kontatzen duzu, entzun gura dituenari aholkuak ematen dizkiozu eta kexarik baduzu esan egin dezakezu. Izan ere, bidaiatzeko aholkurik onenak beti ematen ditu lagun batek, eta blog honetan bat baino gehiago aurkituko duzu.

blog

  • Bloga

Bloga

Heldu da udaberria eta udaberriarekin batera, Bilboko Zineklubaren udaberiko denboraldia. Apirilaren 15a eta ekainaren 17a bitartean 49 film labur, lan esperimental bat eta dokumental luze bat proiektatuko dira Zinebiklub proiekzio zikloan.

> Irakurri gehiago BILBOKO ZINEBIKLUBA UDABERRIAN postari buruz"



Gorbeiako Parke Naturala bere izadia eta paisaiarengatik aberastasun haundia duen Bizkaiko parkeetako bat dugu, turismo naturala gustoso duzuenentzat alternatiba erakargarria benetan.

> Irakurri gehiago GORBEIAKO PARKE NATURALA BISITATUZ postari buruz"



Lekeitioko posta irakurri eta duela hilabete batzuk herri horretan egindako ibilibide bati buruz idaztea otu zait. Lekeitioko talaiak historia handia du, bertatik, baleak ikusten ziren eta zetazoa ondarrutarrak baino lehen ikustea komeni zen. Itsasoan herri bien arteko “muga” adostua bazuten ere, baleen etorrerak herri bien arteko ituna haustea zekarren eta herri bietako arrantzaleak laster batetan hurbiltzen ziren balearengana hauxe harrapatu nahian.

> Irakurri gehiago LEKEITIOKO TALAIAN, BALEEN BILA postari buruz"



ver noticias rss


  • Bloga