mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala

  • Euskara
  • Español
  • English

mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa
Hemen gaude mybilbaobizkaia Twitteren mybilbaobizkaia Facebooken mybilbaobizkaia Flickren mybilbaobizkaia YouTuben


  • Bloga
  • MARIÑELEN ERMITA

Bloga

MARIÑELEN ERMITA Mkzk

Aza 16

Bizkaiko kostako Bakio herrian, euskal kostako tokirik ikusgarrienetakoa aurkitzen da

 

Herri honek dituen gauza on guztien artean (bertoko txakoli ospetsua, surflariz beteriko hondartza aparta…), nire ustez, estatu mailan aurkitu daitekeen txokorik magiko eta berezienetakoa izatearen zortea da, Gaztelugatxeko San Juan ermitaz ari naiz, noski.

X.mendetik egun arte, ermita honek aldaketa haundiak jasan izan ditu. Diotenez, behin eta berriro aldatu omen dute, gotorleku bat, monastegi bat eta aterpetxe bat izan da ermita baino lehen.


Bertara hurbiltzeko, Bakiotik Bermeora doan errepidetik joan behar dugu, ibilbide horretan itsasorantz begiratuz inolako arazo barik ikusten dugu harkaitz erraldoi baten gainean itsasoari so dagoen ermita ikusgarri hau. Olatuek behin eta berriro bizkaitarrontzat “monumentu historikoa” bihurtu den “mirari arkitektoniko” hau jotzen dute, toki honen ikusgarritasuna areagotuz. Gaztelugatxeko San Juan ezin da gure probintziako edozein postaletan falta, edozein olerkari inspiratzeko moduko toki xarmagarria bait da.  
Adituek diotenaren arabera, ermitaren oinarri den harkaitz erraldoia, aspaldi irla bat izan omen zen baina Getariako “xagu” izenaz ezagutzen dugun irlarekin gertatu zena gertatu zen honekin ere, alegia, herritarek, bertara heltzeko harrizko zubia eraki zuten. Zubi hau eraikitzearen arrazoia, erromesei Juan Deunaren irudipean otoitz egiteko aukera erraztea izan zen.

 

Gaztelugatxeko Donibaneren Ermitea

 

Zubi honetatik irlatxora heldu ostean heltzen da momenturik nekagarriena. Bukaezinak iruditzen zaizkigun 231 harmail igo behar ditugu ermitara heldu eta bere edertasunas gozatu ahal izateko. Igoera batzuei nahiko gogorra iruditzen zaien arren (bereziki udako egun eguzkitsuetan), bertara igo diren pertsona guztiek (ezagutzen ditudan guztiek) ahaleginak pena merezi duela esaten dit. Igoerak irauten duen minutu luze horien ostean, eskileraren bukaeran, giza aztarna bat aurkitu daiteke. Herrikoen sinesmenen arabera, Juan Deunaren arrastoa omen da, bertara heldu zela frogatzen duen aztarna, hain zuzen.

 

 

Behin goian, 100 metroko altueran gaudela, ermita inguratzen duen itsasoaz eta bere aurrean kokatzen den irlatxoaz (Aketxe izenaz ezagutzen den babesturiko biotopoaz) goza dezakegu besteak beste. Nik itsas beherea eta itsagora eta itsabehera uneetan izan naiz bertan eta ikusgarria da ze nolako desberdintasuna dagoen pasaiari dagokionez. Toki beraren oso pertzepzio desberdin bi senti ditzakezu.

 

Aketxe haitza

 

Kondairekin jarraituz, behin gora igo eta gero, kanpaia 13 aldiz jo beharra dago. Elezaharrek diotenez, desio bat eskatu edo eta es espiritu txarrak uxatu ditzakezu modu honetan. Ugalkortasun arazoak dituzten emakumeek ere, berataru egiten dira Juan Deunak euren arazoa sendatuko duelakoan…Bermeoko arrantza itsasontziek ere, ababor eta istribor aldeetara jira bira batzuk ematen dituzte ermitaren alturapean, santuak zorte ona emango diela sinistuz.

 

Behin askorentzat derrigorrezkoa den kanpaia 13 aldiz jo eta gero eta goitik inguratzen gaituen paisasia ederra aditu ostean, 231 eskaileratxoak jeisteko rodua heltzen da. Baina ez da hemen gure txangoa amaitu, orain, bide batez Bakiora bueltan hartu beharreko errepidetik joanda aurkitzen dugun ebste ermitatxo poolit bat bisitatu behar dugu eta, San Pelaio.

 

San Pelaio

 

Bakioko ermita hau XII.mendeko eraikin erromanikoa da. Askoren hitzetan, gure probintzian gelditzen den ermita erromaniko onenetarikoa da. Nabe bakarra duen arren, margoturiko kapitelak, elizpe ikusgarria, eta oso artistikoa den lehioak ditu absidean eta kanpoko sarreran. Monumentu hau aurkitzeko ez dago inolako arazorik, Gaztelugatxe bueltan Bakiora hedu baino lehen ezkerretara aurkituko dugu eta kotxearekin bertara arte iritsi gaitezke.

 

Txango polit hau bukatzeko, zer hobe herrira jaitsi eta edozein tabernatan horren kalitate oneko txakoli zaporetsua dastatzea eta olatuz beteriko hondartza luzearen ondoko ibilbidetik gustura pasiatzea baino.

 

IRUZKINAK

  • #3 2009/11/21(e)(a)n, 16:29:07 etan, argitaratu du SARE(e)k
  • Badakizue nondik dauden sekulako ikupsegi politak? Bakioko Eneperi jatetxetik!. Ez da jatetxearen aldeko publizidadea egitearren baina bertan egon ez zarenontzat, bertaratzeko gomendioa luzatzen dizuet hemendik. Oso ondo eta asko jateaz gain, zorte paur batekin gabaz bertan afaltzeko eta lehioen aldean esertzeko erreserbatuz gero, magikoa da!!!!San Juan Gaztelugatxekoa ikusten da bertatik, itsasoaren erdian, oso erromantikoa!!!
  • #2 2009/11/17(e)(a)n, 10:32:37 etan, argitaratu du sugaar(e)k
  • Aupi!!! egia leiretxu, oso paraje ederrak bai. Gaztelugatxe bisitatzeak pena merezi du benetan, 231 eskailera horiek igotea nekagarria da, are gehiago igande goize batetan egiten baduzu, familia guztiarekin eta aurreko gauean parranda egin eta gero, sekulako ostea baldin baduzu...(hauxe izan zen nire kasua). Baina hala ere, ermitara igotzean eskaileretatik bertatik ikusi daitezkeen ikuspegiak eta ermitara heltzean sentitzen dena...oso atsegina da. Guk ere 13 aldiz jo genuen kanpaia, egia esan ez geneukan argi zertarako eta bakoitzak nahi izan genuen desioa eskatu genuen, baina espiiritu txarrak uxatu zitezkeela...ez nuen ideiarik...zelako bitxikeriak, ez da? zerbaitetan sinistu beharko dugu 231 eskailera igo eta gero ez da?
  • #1 2009/11/16(e)(a)n, 10:41:53 etan, argitaratu du leiretxu(e)k
  • Egunon!!! a ze paraje ederrak Bakio aldetik, bai orixe!!ni neu ere Gatzelugatxe bisitatzeko aukera izan dut noizbait eta ikusgarria da benetan, edozeini bertaratzeko gonbitea luzatzen diot hemendik...Gainera, post hau idatzi duenak dioen moduan, behin bertara joanda, Bakioko hondartzatik bueltatxo bat emateko edo eta "Eneperi"-ko gainetik Gaztelugatxe itsasos ingurutatuta ikusteko aukera polita...San Pelayo ermitara ere joandakoa naiz, Sukarrietako udalek batzuetatik bertara oinez joan ginela gogoratzen dut, (duela hainbat urte jada), sekulako tiradatxoa ume batzuentzat, kostatu zitzaigun bai, momentu hartan bat ere gustoko izan ez nuen ermitara. Biana helduz goazen einean, honelako tokien xarmangarritasuna bereizten ikasten dugu...

* Erregistratutako erabiltzailea

Sartu hemen zeure iruzkina

Izena:

E-maila:

Iruzkina:

 

Egiaztatze kodea :



Administratzaileak ezabatu egin ahal izango ditu aribideko edukiarekin zerikusirik ez duten edota moralaren edo gustu onaren aurkako iruzkin guztiak.
Web honek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek idazten dituzten iruzkinen kariz. Erabiltzailea bera izango da ematen dituen iruzkinen erantzule eta jabe. Baldin eta edukiren bat oker dagoela edo iraingarria dela ikusten baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu eta arazoa konpontzen saiatuko gara.

ver noticias rss


  • Bloga
  • MARIÑELEN ERMITA