mybilbaoBizkaia - Página oficial de Turismo de Bizkaia


mybilbaoBizkaia - Logotipo de Turismo de Bizkaia
Síguenos en mybilbaobizkaia en Twitter mybilbaobizkaia en Facebook mybilbaobizkaia en Flickr mybilbaobizkaia en You Tube

blog
Mi bilbaobizkaia
Escultura Louis Burgeois

Imagen visualizada: 2 / 3


Blog

HERRI KROSA por Iñaki

Nov 23

Iragan duen igandean Herri Krosa ospatu zen Bilbon 22. urtez. Izugarri gustatzen zait “lasterketa” hau, lehían aritzeko espirituarekin baino, partaideok (nire moduko askok behintzat), ibilbidea gogotsu bukatzeko eta momentu on bat igarotzeko intentzioa baino ez dugulako. Horrela ba, igande goizean 8.000 bat pertsona izan ginen korrika Bilbon barrena.

 

Urteak ziren Herri krosean parte hartzen ez nuela, hamar bat edo, eta aspaldiko gauzak gogoratu nituen, aspaldiko sentipenak, aspaldiko kili-kilia eztarrian gora.  Ekimen honetan gehien gustatzen zaidan gauzetako bat, partaideen aniztasuna da. Berdin dio gurasoak umeekin, adineko gizon-emakumeak, zein lurralde edo probintziatakoa izan, berdin dio arraza, maila soziala…, denok dugu gure tokia lasterkerta honetan, “herrikoa” delako, “denona” delako.

 

Jendetza ugari, jator askoan, hamar bat kilometroko ibilbide ikusgarria egiten, Bilboko bihotz-bihotzean. Ikusgarria da, baita, oinezkoarentzat, ibilbide hori egitea, bide erditik joateak bestelako perspektiba ematen diolako, hiria beste begi batzuekin ikusten delako. Eta gero giroa, txarangak, jendea irrafartsu, txaloka, animoak nonahi. Ilusioa da nagusi Herri Krosean, partaide guztiok sentitzen gara nolabait garaile, azkena edo azkenetarikoa bukatu arren. Pertsona bakoitzak, badakizkigu gure mugak non dauden, noraino  hel gaitezkeen, gure gorputzak tope non egiten duen… baina hala ere, ekin egiten diogu helmugara heldu arte.

 

Egia esan, oso eguraldi aproposa egin zuen igandean korrikan aritzeko, 15 bat gradu eta haizerik ez, baina agian argitasun gutxiegi, egun motela, zerua oskarbi egon izan bazen, politagoa oraindik!. Datorren urtera itxaron beharko, 2.010. urtean ere parte hartzeko asmo sendoa baitut.

 

Egun berezi honetako izenburuak berak esaten du dena, herri krosa, eta horrela mantendu dadila urte askotan, herrikoia izaten. Beste barik, urtean behin baino ez bada ere, korrika egiten jolas dezagun.

COMENTARIOS

  • #1 Publicado el 20/11/2009 a las 17:47:16 por perretxiko
  • Hola! yo también participé en la Herri Krosa, estuVo genial. Lo pasé muy bien...me gusto la música de Batman Begins que nos pusieron al empezar a correr,a nimaba mucho y la gente como cada año, se volcó animando. La organización muy buena como siempre. El año que viene, más y mejor.

* Usuario registrado

Introduzca aquí su comentario

Nombre:

Email:

Comentario:

 

Código de verificación:



Todos aquellos comentarios que no guarden relación con el contenido en cuestión, o que atenten contra la moral o el buen gusto, podrán ser eliminadas del sistema por el administrador.
Esta web no se hace responsable de los comentarios escritos por los usuarios. El usuario es responsable y titular de las opiniones vertidas. Si encuentra algún contenido erróneo u ofensivo, por favor, comuníquenoslo para que podamos subsanarlo.

ver noticias rss