mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala

  • Euskara
  • Español
  • English

mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa
Hemen gaude mybilbaobizkaia Twitteren mybilbaobizkaia Facebooken mybilbaobizkaia Flickren mybilbaobizkaia YouTuben


  • Bloga
  • BIZKAIAN ZEHAR BIZIKLETAZ

Bloga

BIZKAIAN ZEHAR BIZIKLETAZ Jonek

Ots 02

Zarata, presa, trafiko eta estres delakoaz beteriko egungo bizimodu nekagarri honetan, lasai asko inguratzen gaituen paisaiaz disfrutatu eta erlaxatu nahi izanez gero, hor doakizue nire proposamena. Bizkaiko hainbat herri eta hirietatik  bizikleta bat alokatu eta toki batetik bestera mugitzea. Proposamen osasuntsu honek geure buruari mesede egiteaz gain, ingurugiroari egiten dio mesede, poluzioari lepoa emanez guztion onurarako.

 

 Asko dira gaur egun bizikletak alokatzeko aukera eskaintzen duten tokiak Bizkaian. Nik behintzat, ezagutzen ditudanetaz hitz egingo dizuet. Bilbon esaterako, duela urte batzuetatik bizikletak alokatu daitezke hiria beste ikuspuntu batetik ezagutu ahal izateko.

 

Bizikletak Bilboko hainbat tokitan eskuratu ditzakegu, 11 tokitan hain zuzen. Atxuriko polikiroldegian, “La Peña”n, San Inazion, Zubiarteko Merkatalgunean, Emausen (Sabino Arana Etorbidea), Arriaga Antzokiko eta “Ensanche” izenaz ezagutzen den  Turismo Bulegoetan, Deustuko Barrutiko Udaletagian, eta Begoña, Otxarkoaga eta Zorrotzako auzo etxeetan esaterako. Bilboko Udaleko Ingurugiro eta Hirigintza Sailek 225 bizikleta jartzen dituzte urte osoan zehar eskuragai (horietako asko oso berriak) astegunetan 4 orduz dohain erabili ahal izateko eta asteburuetan eta jai egunetan 2,5 orduz gidatu ahal izateko. Bizikletak alokatzeko informazio gehiago nahi izanez gero, dei ezazue 94- 656 49 05 telefono zenbakira edo www.agenda21bilbao.net webgubnean lor dezakezue.  Zorionez, gero eta jende gehiago ikusten da bizikleta gainean hiriko bidegorrietatik edo erreka ondotik bere bizikletekin familian alde batetik bestera.

 

 bizikleta

Bizikletak


Getxok ere “Getxo bizi” bizikleta mailegu sistema proposatu zuen duela urte batzuk eta arrakasta haundia lortu du. Asko izaten dira Getxoko Portu Zaharretik edo eta Areetan Bizkaiko Zubiaren ondtik bizikleta gidatzen ikusten diren herritarrak. Bertan ere urte osoan disfruta dezakegu zerbitzu honetaz, ingurumena errespetatuz eta Getxoko hainbat eta hainbat paisai ederretaz gozatuz. Bertan 14 urtetik gorako edozeinek goizeko zazpiak laudern gutxitatik gaueko bederatzietara ehun bat bizikleten artean aukeratu ahal izango da. Ekintza honen inguruko informazioa lortu nahi baldin baduzue, Getxoko Turismo Bulegoko webgunean sartzea besterik ez duzue.

 

 Getxo Bizi

 Getxo Bizi

 

Uribe Kosta izan da zerbitzu hau eskaintzaen duen azkeneko eskualdea (nik dakidala behintzat). Bertan, “Bizimeta” izenpeko ekimena bultzaten da eskualdeko 7 herrietan (Barrika, Urduliz, Berango Sopelana, Gorliz, Plentzia eta Lemoiz). 110 bat bizikleta elektriko eskaintzen dira eskualdean banaturik dauden 13 puntutan.

 

Bizimeta
 

 Bizimeta


Zer hobe hondartz inguruetatik bizikletan pasaeotxo bat ematea baino?. Nire iritziz behintzat, ekimen honek onurak baino ez ditu ekartzen, jasangarria den mugikortasun baliabide bat izateaz gain, gure onerako de zerbait baitda.

 

Turismoa egiteko modu erabilgarria eta dibertigarria iruditzen zait bizikletan toki abtetik bestera abiatzearena. Europako hainbat herrialde aurreratuetan urte askotako ohitura den hau bereganatzea ona da, bai horixe. Inoiz ere honelako bizikleten mailegurik erabil ez duzuenoi bereziki doatzue deia, behin frogatu eta ziur esperientzia gustuko izan eta errepikatzen duzuela.

IRUZKINAK

  • #1 2010/02/06(e)(a)n, 17:37:31 etan, argitaratu du Bizikletazale(e)k
  • Arratsalde on, ni neuk Bizimeta bizikletan pasiatu dut Plentzia aldetik eta egia esan, guztiz gomendagarria den esperientzia polita da. Guztiz erosoa, ez duzu zertan kotxez zure bizikleta bertaratu behar...Post honetan ikusi bezala, Bizkaiko hainbat tokitan dugu orain bizikleta alokatu eta herri desberdinak edo Bizkaiko hiriburua ezagutu edo alde batetik bestera modu atseginean eta ingurugiroa zainduz eta errespetatuz ibiltzeko aukera. Proba itzazue bizikleta hauek, gustuko izango duzuen proposamen erakargarria da eta!

* Erregistratutako erabiltzailea

Sartu hemen zeure iruzkina

Izena:

E-maila:

Iruzkina:

 

Egiaztatze kodea :



Administratzaileak ezabatu egin ahal izango ditu aribideko edukiarekin zerikusirik ez duten edota moralaren edo gustu onaren aurkako iruzkin guztiak.
Web honek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek idazten dituzten iruzkinen kariz. Erabiltzailea bera izango da ematen dituen iruzkinen erantzule eta jabe. Baldin eta edukiren bat oker dagoela edo iraingarria dela ikusten baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu eta arazoa konpontzen saiatuko gara.

ver noticias rss


  • Bloga
  • BIZKAIAN ZEHAR BIZIKLETAZ