
Ots 17
Gaztelumendi mendian Espainiako Guda Zibilaren hainbat aztarna daude “Burdinezko Gerrikoa” deritzonan kokatzen delako. 311 metroko altuera duen mendi honek garantzia haundia du Euskal Herriko historian.
Gaztelumendi Berreaga mendilerroan kokatzen da, Larrabetzu aldea neta Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu. Bertan “Burdinezko gerrikoa” izenaz ezagutzen dugun Guda Zibileko defentsa mugak izan zuen toki. Bizkaiko hiribura inguratzen zuten mendien tontorrak osatzen zuten defentsarako sistema hau eta gaur egun, horietako toki batzuetan baino ezin dira garai honetako aztarnak aurkitu (Unben, Sarrikolean, Galdakaon eta Gaztelumendin hain zuzen).
Historia zatitxo hau ukitu nahi duzuenentzat, hortxe doatzue oso interesgarria iruditu zatzaikizuen ibilbide erreza. Gaztelumendira bai Lezamatik, bai Larrabetzutik, bai Gamiz-Fikatik abiatu daiteke baina oraingo honetan, guk Zamudioko Geldo auzotik ekingo diogu.

Auzo honetako aparkalekuan kotxea utzi eta aurrera egingo dugu aldapa gora doan bidezidorra alde batera utziz. Hurrengo bide gurutzean eskumako ibilbidea aukeratuko dugu, aldapa gora doana, ez dago erratzeko aukerarik. Gorantz goazela, urdinez margozturiko haitzak aurkituko ditugu ibilbidean, ba harri horiek seinalatzen duten norabidea jarraitu behar dugu beti. Kuriosoa da, guk irteera hau egin genuenean, harri horietaz gain, zuhaitzen adarrekin egindako geziak aurkitu genituelako bide erdian jarraitu behar dugun norabidea adieraziz.
Ordu erditxo pasa daramatzagu oinez aldapa gora, orduan, Berreagako postontzia aurkitzen dugu. Nire lagunek beti bezala, euren mezutxoa utzi zuten postontzi barruan gure atzetik zetozenak beraiekin harremanetan jarri daitezen. Atzera pausu batzuk eman ostean, Gaztelumendirantz jarraitzen dugu, aurrera beti inorantz desbideratu barik. Handik gutxira harrizko tontor antzeko baten ondotik pasatzen gara eta handik 4 kilometrotara Gaztelumendira helduko garela diozkun seinale bat ikusten dugu. Gorantz abiatzen gara “Burdinezko Gerrikoaren” lehenengo aztarnak aurkitu arte. Bertan “ametrailadore habia” (casamata) izenaz ezagutzen dena eta zoritxarrez bandalismoaren eraginez hondaturiko harrizko monumentu bat aurkitzen da.



Gure iraganarekin topo egin eta Guda Zibilaren inguruko informazioa eskaintzen digun panela irakurri eta gero, tortila bokata bat jan eta berriz ere kotxerantz garamatzan bideari ekingo diogu.
Ez dago iruzkinik post honetarako
* Erregistratutako erabiltzailea
Sartu hemen zeure iruzkina
Administratzaileak ezabatu egin ahal izango ditu aribideko edukiarekin zerikusirik ez duten edota moralaren edo gustu onaren aurkako iruzkin guztiak.
Web honek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek idazten dituzten iruzkinen kariz. Erabiltzailea bera izango da ematen dituen iruzkinen erantzule eta jabe. Baldin eta edukiren bat oker dagoela edo iraingarria dela ikusten baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu eta arazoa konpontzen saiatuko gara.
