mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala

  • Euskara
  • Español
  • English

mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa

BLOGA

Hemen zuk duzu berba. Zure bidaia kontatzen duzu, Bilboko eta Bizkaiko zure tokirik gustukoenak, gustuko duzuna eta ez duzuna kontatzen duzu, entzun gura dituenari aholkuak ematen dizkiozu eta kexarik baduzu esan egin dezakezu. Izan ere, bidaiatzeko aholkurik onenak beti ematen ditu lagun batek, eta blog honetan bat baino gehiago aurkituko duzu.

blog

  • Bloga
  • LEKEITIOKO TALAIAN, BALEEN BILA

Bloga

LEKEITIOKO TALAIAN, BALEEN BILA Andonik

Mar 25

Lekeitioko posta irakurri eta duela hilabete batzuk herri horretan egindako ibilibide bati buruz idaztea otu zait. Lekeitioko talaiak historia handia du, bertatik, baleak ikusten ziren eta zetazoa ondarrutarrak baino lehen ikustea komeni zen. Itsasoan herri bien arteko “muga” adostua bazuten ere, baleen etorrerak herri bien arteko ituna haustea zekarren eta herri bietako arrantzaleak laster batetan hurbiltzen ziren balearengana hauxe harrapatu nahian.

 

Gaur egun, talaiak mendeetan zehar izandako funztio nagusi hori galdu egin duen arren, kontatuko dizuedan ibilbidea egiten animatzen zaretenei, bertatik kontenplatu dezakezuen paisaia ederra ikusteko aukera emango dizue.

 

Txango honek Lekeitioko arrantzaleen kofradian du irteera, bertara kotxez abiatuko gara Gernikatik BI-639 hartuz edo Donostialdetik bagatoz, A-8 autopista hartu eta gero, aipatutako errepide hau aukeratuz. Kepa Deuna kofradia ondoan kotxea utzi eta gero, San Juan Talako ermitarantz abiatuko gara, marinel izaerako XVIII.mendeko eraikin erlijioso hoentarantz. Bertatik San Nicolás izeneko irla ikusi daiteke, XIV. mendean izandako “izurrite beltza” moduan ezagutzen dugun gaixoa pairatzen zutenen “babeslekua”. Aurrerantz jarraitzen dugu herrigunera Santa Catalina paseora heltzen garen arte. Bidea Lekeitiotik aldentzten da momentu batez baserrien eta txaketen artetik argidorrera ikusten hasten garelarik, dorerra heldu aurretik ezkerrerantz jo behar dugu “Eluntzeta” esaten duen seinale bati so eginez.

 

Hiru kilometro eskas daramatzagu oinez eta Lekeitioko itsasargia present dugu oriandik. Bidexka jarraitu behar dugu lehendabizi eskumarantz jo eta jarraian berriz ezkerrerantz biratu arte. Aldapa gora egin behar dugu oholen artean, zur lantegiaren sarreran aurkitzen den baserriaren aurretik igarotzen dugun arte. Puntu horertan bidegurutze bat aurkituko dugu eta eskumarantz abiatuko gara “Lekeitio-Bilbao”  adierazten duen norabiderantz, hain zuzen. Ohol lantegiaren kanpoaldetik goaz berriz ere bide gurutze batetan GR-123 (Ibilbide luzea) esaten duen seinaleari kasu egin behar diogularik. Pinu artean sartzen gara une batez, ezkerrerantz doan kurba nabarmen baten ostean eskumarantz doan bide aldapatsu bati ekin behar diogu. Bertatik mires daitezkeen paisaiak itzelak dira baina aitortu behara dago, ibilbidearen parterik gogorrena dela hau, bero haundia egiten baldin badu, hortzak eztutu eta gogor ekin beharko diogu minutu batzuez. Gure oinpean Lekeitio herria eta Lea ibaiaren ahoa ditugu momentu honetan eta arestian aipaturiko talaian isiltasunaz eta paisaia ikusgarri horretaz goza dezakegu.

 

Lekeitio

 Lekeitioko Lea ibaia

 

Gure ezkerretara itsaslbar izugarri bat ikus dezakegu, itsasotik Otoio mendiraino doaz itsaslabarra. Hori da gure hurrengo helburua, Otoio media. Aldapa gora jarraitzen dugu mendi puntan ikusten dugun antenarantz abiatuz. Sastraka eta oinu artean egingo dugu aurrera eskumarantz, hau da, itsaaorantz jarraituz, ez dago galtzeko arriksurik, urdinez margotutako seinaleari harreta jartzen baldin badiogu. Artadi bat zeharkatu beharko dugu, ondoren intxaurrondo eta haritzen artean malda gora goazen bitartean. Denbora guztian aurrera jo behar dugu, berriz ere herrira zuzenduko gaituzten seinaleei kasurik egin gabe, zati gogorra hau ere, kilometro inguru egin behar dugulako goranzko bidean baina azkenik, irteerarik 7 kilometro inguru oinez daramatzagunean, Otoio izeneko mendi tontorrera heltzen gara. Ikuspegiak bertatike z dira oso politak egia esan, nik behintzat zerbait ikusgarriagoa espero nuen bertara heltzeko esfortzu haundiaren ostean, baina horrenbeste zuhaitzez inguratuta egoteak, ez du 400 metrotako altitude horretan ezer berezirik ikusteko aukerarik ematen zoritxarrez.

 

Antenaren eskumaldeko bidetik jarraitu ebhar dugu orain jaisten hasteko. Bidean aurkitzen dugun eskumaranzko kurba gainditu eta gero, ezkerrerantz jotzen dugu pinudi batetara sartzen garen arte. Pinu artean jarraitzen dugu ordu laurdenez edo, Zatika izeneko auzora heltzen garen arte. Auzo hau bide nagusitik zeharkatzen dugu eta ezkerrerantz bideratzen gaituen bidezidorra jarraitzen dugu apurka-apurka auzo hori osatzen dute etxeak atzean utziz. Horrela posta idatzirik ikusirik, agian bide zuzena aurkitzea zaila dela eman dezake, baina sines egidazue, ez da bat ere konplexua eta ibilbidea egiten duzuen einean, bideask berak zuzenduko gaitu gure helmugarantz.

 

Artikako baserrien artetik igaro eta gero Gardata izeneko auzotik gertu ibiliko gara Lekeitio. Gernika errepidea gurutzatuz. Herritik gertu gaude jadanik, 3 ordu daramatzagu oinez eta egia esan, abiapuntura heltzeko irrikaz egon gaitezke baina hori gertatu aurretik herri inguruko nekazal bizitzaren lekuko izango gara. Baserri bakarti eta zelaien artean egingo dugu aurrera berriz ere errepide bat gurutzatu arte, une horertan, ezkerrean aurkitzen dugun bidexka bat jarraituz Lekeitiora helduko garelarik.

 

Hauxe ba, proposatzen dizuedan ibilbidea, bizikletaz ezin daiteke egin baina bero lar egiten ez duen egun batetan oinez egiteko txango polita da. Itsasondotik gora egiten digu itsaslabarraren gainetik Otoio mendira heldu arte eta basoen artetik Lekeitioko kanpoaldean dauden baserrien artetik jaitsiko gara berriz ere herrigunera heldu arte. Behin herrian, portualdean dauden edozein tabernatan potetxo eta pintxi bat hartuko dugu, merezi dugu eta!.

IRUZKINAK

Ez dago iruzkinik post honetarako

* Erregistratutako erabiltzailea

Sartu hemen zeure iruzkina

Izena:

E-maila:

Iruzkina:

 

Egiaztatze kodea :



Administratzaileak ezabatu egin ahal izango ditu aribideko edukiarekin zerikusirik ez duten edota moralaren edo gustu onaren aurkako iruzkin guztiak.
Web honek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek idazten dituzten iruzkinen kariz. Erabiltzailea bera izango da ematen dituen iruzkinen erantzule eta jabe. Baldin eta edukiren bat oker dagoela edo iraingarria dela ikusten baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu eta arazoa konpontzen saiatuko gara.

ver noticias rss


  • Bloga
  • LEKEITIOKO TALAIAN, BALEEN BILA