BLOGA
Hemen zuk duzu berba. Zure bidaia kontatzen duzu, Bilboko eta Bizkaiko zure tokirik gustukoenak, gustuko duzuna eta ez duzuna kontatzen duzu, entzun gura dituenari aholkuak ematen dizkiozu eta kexarik baduzu esan egin dezakezu. Izan ere, bidaiatzeko aholkurik onenak beti ematen ditu lagun batek, eta blog honetan bat baino gehiago aurkituko duzu.

Mar 29
Gorbeiako Parke Naturala bere izadia eta paisaiarengatik aberastasun haundia duen Bizkaiko parkeetako bat dugu, turismo naturala gustoso duzuenentzat alternatiba erakargarria benetan.
Gorbeia euskal mendien artean ospetsuena da, batez ere, kontraste gune zoragarria delako. Mazizo karstiko moduan ezazguna den tontorraren ipar eta hegoaldean landareak aurki ditzakegu, koniferak eta larreak Kantauri aldeko isurialdean eta espezie hostotsuz osaturiko baso bikaina Mediterranio aldean.

Parke Natural hau Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoen artean kokatuta dago, zehatzago Gorbeia mendiaren inguruan, kantauri-mediterraneo isurialdeen banalerroa osatzen duena. Gorbeiak aniztasun haundia eskaintzen du naturari eta ondareari dagokionez, bere 20.000 hektareek Euskal Herriko Parke Naturalik handiena egiten dute. Bertan izugarrizko aniztasuna aurki dezakegu bai naturari bai ondareari dagokionez. Ia 100 kilometroko ibilbidea osatzen duten 500 bat kobazulo dude parkean eta ugariak dira haitzulo horien bidetik sorrarazi diren kondairak. Gainera, badira bertan neolitikoko aztarnategiak, monumentu megalitikoak eta egun larreak zipriztintzen dituzten hainbat korta eta artzain bordak ere. Gero eta artzain gutxiago dauden arren, maiatza inguruan beraien artaldeak goi larreetara eramaten dituzten artzainak ikus ditzakegu Gorbeian. Artzain tradizio luzeko inguru honek baserri askoren oinarri ekonomikoa den artzaintza ahalbidetzen du, gaur egun ardi-aziendak baino, abelgorriek garrantzia haundiagoa duten arren.


Parke natural honetan animalia talde zabala topa dezakegu, gehienak Eurosiberiar jatorrikoak, baina badira Mediterraneoko hainbat animalia mota ezberdin ere. Ornodunen 166 espezie zenbatu izan dira, hauetako askok haitzaldietan eta ur garbietan bilatzen dute aterpe-lekua Pirinioetan gauzaturiko kalteetatik ihesi. Gorbeian Euskal Herriko beste edozein tokitan aurki ezin daitezkeen 11 anfibio mota ezberdin bizi dira eta basoan, basakatuak soma daitezke beste animali askoren artean. Zoritxarrez, desagertzeko arriskuan dauden animali ugari ere bizi dira, Piriniotako desmana, buztanikara horiak, ur-zozoak edo oreinak besteak beste.
Hidrologiari dagokionez, parke honetan garrantzi handiko ibaien eta erreken jaiotzak aurki ditzakegu, bere garrantzia naturaliztikoaz gain, urez hornitzen baitituzte inguruko herriak, biltegi handien bidez, eta Gasteizko eta Bilboko hornidura sistema osatzen duten urtegi handien arroetara isuriz.
Baina parke hau Euskal Herri mailan horren ospetsua izatearen arrazoi nagusietako bat, Gorbeiako tontorra eta bere gurutzea dira. Gain hau Araba eta Bizkaia artean kokatzen da eta bere 1.482 metrotako altitudearekin, Euskal Herriko tontorrik altuenetarikoa dugu. Mendi gain honetan historiaz beteriko gurutze erraldoia aurkitzen dugu, bertara igotzen gabiltzala ia edozein puntutatik ikus dezakeguna hain zuzen. Gurutze ospetsu hau Leon XIII.a Aita Santuaren gomendioa jarraituz eraiki zen, XX.mendearen sarrera ospatzeko, kristautasunaren mendi tontor garaienetan gurutzeak altxatu ziren eta. Gaur egungo gurutzea, bertan eraiki den hirugarrena da eta 18 metrotako altuera du. Lehenengoak, 33,3 metro zituenas 1.091ko azaroan bedeinkatua izan zen. Handik gutxira ekaitz batek gurutzea lurrera bota zuen eta bigarren bat egin behar izan zuten, 25 metrotakoa kasu honetan. Gurutze honek ere ez zuen luzaroan iraun, 4 urte baino ez zituen zutik mantendu, gaur egungo gurutzea, Barakaldoko Serapio de Goikoetxea y Palaciok eraikitakoak 18 metro ditu eta gure artean luzaroan tente izatea espero dugu.

Denongatik da ezaguna mendia maite dugunontzat Gorbeia mendia esanguratsuenetakoa eta maitatuenetakoa dela eta gurutze hau metalez egindako egitura bat baino askoz ere gehiago dela, euskaldunontzat sinbolo bat bihurtu da eta askoren ustez, euskaldun peto batek bere bizitzan zehar gutxienez behin totonrreraino heldu behar du.
Mendiko klima duen inguru eder honetara hainbat tokitatik sar gaitezke, Areatzatik, Zeanuritik, Arteatik, Zuiatik, Zigoitiatik edo eta Orozkotik. Guztietatik abiatuz ibilbide ahaztezinak egin ditzakegu parke honetako alde guztietatik, txango luzeagoak edo labuuragoak aukeratuz. Gorbeiak xarma berezia du eta milaka aukera eskaintzen ditu, landare eta animalien aberastasunez gain, aniztasun arkeologikoak eta geologikoak bat egiten dute bertan olagizonen, atzainen, ikazkinen, lamien, sorginen eta jentilen istoriekin nahasiz. Toki erakargarria benetan, dudarik gabe, post honen bidez bertan murgiltzera gonbidatzen zaituztet.
Ez dago iruzkinik post honetarako
* Erregistratutako erabiltzailea
Sartu hemen zeure iruzkina
Administratzaileak ezabatu egin ahal izango ditu aribideko edukiarekin zerikusirik ez duten edota moralaren edo gustu onaren aurkako iruzkin guztiak.
Web honek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek idazten dituzten iruzkinen kariz. Erabiltzailea bera izango da ematen dituen iruzkinen erantzule eta jabe. Baldin eta edukiren bat oker dagoela edo iraingarria dela ikusten baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu eta arazoa konpontzen saiatuko gara.
