Irudia ikusita: 2 / 6
Mari Jaiak bisitari zifra berriak lortu dituen Aste Nagusia ezagutu eta parte hartu duten milaka turista agurtu ditu. Atzerriko turisten gorakada nabaria da (6.404), pasadan urtearekin konparatuta %18an igo dena. Bestalde, garrantzitsu da baita ere Estatutik datozen bisitarien gorakada, zehazki 8.345 pertsona, 16,5 puntu gehiago 2011ko Aste Nagusian baino. Guztira milioi bat pertsonek Aste Nagusiaz gozatu dute.
Getxok ekimen osagarri bi batzea lortu du: Getxophoto eta Nazioarteko Folk Jaialdia, turisten gosea irailean asetzeko.
«Musikale» Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketaren XII. Edizioak Leioa edota Erandio bezalako herriak erritmo gozoez beteko ditu irailaren 14tik 16ra. Data hauetan kaleko bandek energiaren ekaitza sortuko dute gipsy-cumbla, ska-balkaniarra, reggae-swing, rhythm’n & blues edota punkez bitartez.
Jadanik milaka jazz saio atzean dute Getxo Jazzen arituko direnen ibilbide artistikoa. Getxokoa Euskadiko lehendabiziko jazz jaialdia da, uztailaren 4tik 8ra hain zuzen ere. Legendak eta etorkizun oparoa dutenak presente egongo dira hogeita hamaseigarren edizioan. Wayne Shorter, Eliane Elias eta Larry Carlton izar gonbidatuak dira.
Musika ibiltaria, dantza garaikidea, kaleko antzerkiaren bertsiorik gordinena, zirku modernoa, clown, aire akrobaziak eta txotxongilo erraldoiak. Bizkaiko Hiriburua magiaz beteko da Bilboko Kalealdiari esker uztailaren 2tik 7ra. Guztira ospe handiko bertoko eta nazioarteko hogeita bi konpainia ia berrogeita hamar lan aurkeztuko dute.
Era guztietako kultur jarduerek ekainaren 16ko gauean goia joko dute Bilbon. Profesionalek duten guztia eskainiko diete zaleei asetzeko eta ekimen esklusiboak diseinatzen dituzte “Gau Zurirako”. Gune eszenikoek orduz kanpo ateak irekiko dituzte.
Ikusi ekitaldi guztiak
Ikusi post guztiak