Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak berriro batu dituzte euren indarrak, Bilbao-Bizkaia markaren bidez turismoa sustatzeko. Oraingoan, otsailaren 18tik 21era bitartean BECen egingo den saskibaloiko Errege Kopa dela-eta izan da. Itxura batean, 10.000 lagun bilduko dira saskibaloi ekitaldi horretan.