Gaur egun
Leioako Umore Azokak zenbaki onekin amaitu berri du bere azken edizioa maiatzaren 16 eta 19 bitartean burutu dena. Lau jardunaldiak euripean egin dira eta jarduera gehienak Sakoneta eta Kandelazubieta polikiroldegietan pilatu ziren, eskenatoki alternatibo gisa, Kultur Leioako Auditoriumaz gain. Umore-Azoka 2013k 125 ekitaldi eskaini zuen, 26.000 ikusle inguru batuz, batez ere ostiral eta larunbateko jardunaldietan, 10.000 ikuslerekin. Ostegunean 4.800 eta igandean, hurrenez hurren, 1.200 inguru egon zen.
Jrue Holiday NBAko Philadelphia 76ers taldeko jokalariak clinic bat egin du Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio Programako 40 neska-mutikorekin. Jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urriaren 6rako BECen Philadelphia 76ers eta Uxue Bilbao Basketen artean antolatutako partida sustatzeko prestatu da. Norgehiagokarako prestatu diren 15.721 sarrerak jarri dira salgai, Ticketmaster, Carrefour, FNAC eta Viajes Halcon. Sarreren prezioa 28 eta 120 euro artekoa izango da.
M. Josune Ariztondo, Kultur Foru diputatua eta Renoko Center for Basque Studies Universityko Lagunen elkartearen presidentea, Pello Salaburuk, obra berri bat aurkeztu dute Amerikan 2005az geroztik argitaratzen den Basque classics seriesen baitan, ‘Linguae Vasconun Primitiae’ euskarazko literatura idatzian eta ingelesez argitaratu da Renoko Unibertsitatearen laguntzarekin.
ALOJAMENDU BILATZAILEA.
JATETXEAK
INFORMAZIO OROKORRA