mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala


mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa

JAIAK

Bizkaiko jendeari gure herri eta urietan dibertitzea gustatzen zaigu.

Irakurri gehiago

fiestas

  • Gaur egun
  • BIZKAIKO TURISMOAK INTERES HANDIZ EGINGO DIE AURRE SEKTOREAREN ETORKIZUNEKO ERRONKEI

 

 

Gaur egun

BIZKAIKO TURISMOAK INTERES HANDIZ EGINGO DIE AURRE SEKTOREAREN ETORKIZUNEKO ERRONKEI

23/03/2010

 
Bizkaiko turismo-industria finkatzeko teknologia berriak, eta, funtsean, sareak eskaintzen dituen aukerak erabiltzea izan da I. Bizkaia World Café honetan nabarmendutako iritzia. Foru Aldundiko Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiak antolatutako ekitaldi honen bidez, Bizkaiko turismoaren sektoreko erakundeen, enpresen eta agente pribatuen arteko lankidetza eta lana sustatzeko erronka garrantzitsua bultzatu nahi da. Turismoa sustatzeko ahaleginak bateratzea eta batzea, eta sektorerako nabarmendu diren internet-aukerak eta komunikaziorako teknologia berriak erabili eta aprobetxatzea dira hausnartzeko eta iritziak bateratzeko jardunaldi honetako ondoriorik esanguratsuenak.    
 
Bizkaiko turismorako etorkizuneko gakoetan, Guggenheim Urdabai izeneko proiektua izan da abiapuntua. Jose Luis Bilbao diputatu nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean adierazitakoaren arabera, "Bizkaian eta Euskadin turismoa erakartzeko tresna berria izango da”. Era berean, Bizkaiko diputatu nagusiak azpimarratu du turismoaren sektorea garrantzia handia hartzen ari dela lurraldeko jarduera ekonomikoetan. Turismoaren esparruan lan egiten duten instituzioen eta enpresa edo erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia ere nabarmendu du.
 
Bizkaiko turismoarekin lotutako instituzioetako arduradunek (Bilbao Convention Bureau, Portuko Agintaritza, Merkataritza Ganbera, Bilbao Metrópoli 30, Deustuko Unibertsitatea…) eta sektoreko baliabide turistikoen eta agenteen ordezkariek (museoak, ostatuak, hotelak, agentzia hartzaileak, touroperadoreak, aireko lineak, consulting-a, gastronomia-aholkulariak, gidak, landa-garapenerako elkarteak, turismo-bulegoak...) osatzen dute partaideen zerrenda eta 70 baino gehiago dira I. BIZKAIA WORLD CAFÉra bertaratu direnak. Partaideek mahainguruetan aktiboki parte hartzeaz gain, turismo iraunkorraren eta 2.0 turismoaren alorrean aditua den Jaime Pons jaunaren planteamenduak aztertu dituzte. Hausnarketarako jardunaldi honetako hizlariak bere esperientziak islatu ditu turismoa sustatzeari, turismo-berrikuntzari eta 2.0 teknologiari dagokionez; izan ere, orain gai horietan oinarritzen dira bere jarduera profesional eta artistikoak.
 
Jaime Pons, Hosteltur proiektuetako zuzendaria
 
Jaime Pons Jimmy Pons izenez ezagutzen dugu turismo-berrikuntzaren munduan. Bizitzan zorte handia izan duela dio, lanbide bihurtu ahal izan baititu bere pasioak: turismoa, ingurumena, komunikazioa eta internet. Bere pasioekin loturiko hainbat proiektutan egin du lan, ICTE institutuan (Turismo Kalitatearen Espainiako Institutua), Biodibertsitate Fundazioan (Ingurumen Ministerioaren menpekoa), Barceló bezalako hotel-kateetan Costa Rican, zuzendaria izan da Menorcako S’Algar hotelean... eta, 1998az geroztik, e-commerce eta turismoarekin lotutako interneteko proiektu batzuetan lehen urratsak eman ditu ekintzaile gisa.
 
Duela gutxira arte, ITHko (Hotelen Teknologia Institutua) proiektuen burua izan da, eta, bertan, 2004an sortu zenetik, gaur aztergai dugun arloa sakon ikertzeari ekin dio. Hori dela eta, hizlari gisa parte hartu du ingurumenari, 2.0 webari eta turismo-berrikuntzari buruzko hainbat ekitalditan, bai Europan, bai Hegoamerikan.  Egun, Hosteltur-eko proiektuen burua da eta sektoreko turismo-hedabide honek gauzatu nahi dituen berrikuntza-proiektuak garatzen ditu. Hosteltur, izan ere, hedabidea izateaz haratago doa, turismoarekin lotutako profesional eta erakundeentzako zerbitzu-plataforma indartsua bihurtzen ari da.
 
Turismo-berrikuntzan, sare sozialetan, travel 2.0-n eta bitarteko sozialetan aditua denez, turismoarekin eta internetekin lotutako proiektu nagusietan aholkulari-lanak egin ditu eta hainbat aldiz eman ditu hitzaldiak honako erakundeekin, besteak beste: MINCETUR Peru TRC (erkidegoko landa-turismoa) programa, AHT (Argentinako Errepublikako Turismo Hotelen Elkartea) eta Argentinako Turismo Idazkaritza, Granadako Unibertsitatea, Juan Carlos Erregea Unibertsitatea, CETT (Bartzelonako Unibertsitatea), Valentziako Floridablanca Unibertsitatea, Tenerifeko La Laguna Unibertsitatea, Madrilgo Europako Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, AHCIET Fundazioa (Ikerketa Zentroen eta Telekomunikazio Enpresen Iberoamerikako Elkartea) IKT jardunaldian eta Turismoa Liman (Peru), Madrilgo Enpresari Hotelarien Elkartea, Sevillako Hotelarien Elkartea, Bartzelonako Hotelarien Gremioa, Asturiasko Hotelarien Batasuna, Valentziako Hotelarien Federazioa, Europako Hoteletako Zuzendarien Elkartea eta Biltzar Antolatzaile Profesionalen Espainiako Federazioa (OPC).
 
Itzuli

Hurrengo ekitaldiak

 
  • Ez dago ekitaldirik
 
 

EUSKALTEL-EUSKADI

Euskaltel-Euskadi
 

JAIAK BILBAO-BIZKAIAN

Jaiak Bizkaian
 

ENOTURISMOA

Txakolin mahastiak
 

Bilbao Basket

Bilbao Basket - Abonate - Abona zaitez
 

  • Gaur egun
  • BIZKAIKO TURISMOAK INTERES HANDIZ EGINGO DIE AURRE SEKTOREAREN ETORKIZUNEKO ERRONKEI