Datuek Bizkaiko Foru Aldundiaren turismoaren arloko helburuak bete direla frogatzen dute. Izan ere, Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiak sektore horretarako aurkeztutako lerro estrategikoak betetzen ari dira. Turistek Bizkaian egiten duten batez besteko egotaldia luzatzea horren adibide argia da; gau kopurua % 20,3 igo da, eta maiatzean bisitatu gaituztenek 30.079 gau gehiago egin dituzte. Bidaiarien sarreran egondako igoera % 27koa izan da Bizkaiko barnealdean, % 8,3koa Bilbon, eta % 8,2koa kostaldean.
Bilbo-Bizkaia leku turistiko bezala sustatzeko beste erakunde batzuekin batera lan egin da. Era berean, lan koordinatua eta jarraia egin da lurraldeko industria turistikoko eragileekin. Hori guztia oinarrizkoa izan da Bizkaiko turismoak 2010eko lehenengo bost hilabeteetan izan dituen datuak lortzeko. Bizkaian igarotako gauak % 9,6 hazi dira, eta igoera % 9,3koa Bizkaiko nekazaritza-turismoari dagokionez; horrela, maiatzean % 17ko igoera izan du.
Datu horiek kontuan harturik, triunfalismorik gabe eta sektore aldakor honetan arretaz jokatuz, Bizkaiko Foru Aldundiak nahiko aurreikuspen positiboa egin du 2010ean izango den bidaiari-sarrerari dagokionez.