mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala


mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa
Hemen gaude mybilbaobizkaia Twitteren mybilbaobizkaia Facebooken mybilbaobizkaia Flickren mybilbaobizkaia YouTuben


  • Gaur egun
  • Gurutzatzen diren bizitza bi eta familia-iraultza bat, nazi erregimenetik ihesaldi musikala burutzeraino

 

 

Gaur egun

Gurutzatzen diren bizitza bi eta familia-iraultza bat, nazi erregimenetik ihesaldi musikala burutzeraino

24/04/2012

 

"Sonrisas y lágrimas", musikalen historiako arrakasta handienetakoa, protagonista izango da Euskalduna Jauregiak Aste Nagusian eskainiko duen programazioan. Abuztuaren 23an estreinatuko da, eta irailaren 9ra arte egongo da kartelean: guztira, 25 emanaldi.

Jaime Azpilicuetak zuzentzen du, eta honakoek antzezten dituzte rol nagusiak: Carlos Hipólitok (musikaletan abeslari ona era badela erakutsi du), Silvia Luchettik, Loreto Valverdek eta Noemí Mazoyk. Euskalduna Jauregian aurkeztuko dute ikuskizun genero honen historian Espainiako Estatuan izan den musika-produkzio handiena: 100 pertsona baino gehiagoko lantaldea, 22 eszenatoki aldaketa eta 140 jantzi. Ekoizpen honek 30 tonako 6 trailer behar ditu material guztia garraiatzeko.

Sei Tony sari, bost Oscar eta Urrezko Globo bi jaso ditu: historia osoan sari gehien jaso dituen musikaletako bat da. 52 urtez etenik gabe ikuskizunak eskaini ostean, 45 milioi ikusleren txaloak jaso dituzte 24 herrialdetan. Bilbon antzezten den bitartean, Erresuma Batuko, Austriako, Moskuko edo Argentinako hainbat antzokitan ere ikusi ahal izango da.
Richard Rodgersen musika, Oscar Hammerstein II-ren letrak eta Howard Lindsay eta Russel Crousen libretoa; Trapp familiaren benetako istorioa kontatzen duen "The Story of the Trapp Family Singers" liburuan oinarrituta dago.

Mariaren gorabeherak kontatzen ditu istorioak; nobizio musikazale hori irakasle gisa lan egiten hasiko da Austriako kapitain alargun zorrotz baten, George Von Trappen, etxean. Haren zazpi seme-alabak zaintzea izango da beraren zeregina, Bigarren Mundu Gerraren hasieraren testuinguruan. Militarrak eta bere familiak herrialde utzi beharko dute Austria Alemania nazira anexionatu ostean.

Itzuli

  • Gaur egun
  • Gurutzatzen diren bizitza bi eta familia-iraultza bat, nazi erregimenetik ihesaldi musikala burutzeraino