mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren web orri ofiziala


mybilbaoBizkaia - Bizkaiko Turismoaren logotipoa
Hemen gaude mybilbaobizkaia Twitteren mybilbaobizkaia Facebooken mybilbaobizkaia Flickren mybilbaobizkaia YouTuben


  • Gaur egun

Bilbao Bizkaia marka turistikoaren sustapenerako bideoa.

 

 

Gaur egun

 

Guggenheim Museoak harremanetan bizitzaren alde existentzialekin

Bizitasun prekarioa, galdua, oldartua, proiektatua eta heriotzaren mehatxupean. XX. Mendeko abangoardien protagonistek ere arte eta bizitza parekatu nahi dute. Kunsthaus Zürichek eta Guggenheim Bilbao Museoak lankidetzan antolatu dute “Barroko neurrigabea: Cattelanetik Zurbaranera”. Bizitza ezegonkorraren adierazpideak. Erakusketak elkarrizketa bat sortzen du artelan garaikideen eta XVII. mendeko margolanen artean, eta helburu du Barrokoaren kontzeptua ohiko pertzepzio estetikotik aldentzea, zenbait klixe alde batera uzteko, hala nola, handitasuna, apaingarriak eta urre koloreak; aitzitik, “bizitza ezegonkorraren adierazpideetan” arreta jartzen du: bizitzaren izaera ezegonkorra eta neurrigabea bezain zalantzagarria. Erakusketa ikusgai egongo da urriaren 6a arte hirugarren solairuan.


Europako sei herrialdetako ordezkariak Bilbon bildu dira kirolarekin lotuta esperientziak partekatzeko

Ekainaren 13 eta 14an Europako sei herrialdeko (Italia, Txekiar Errepublika, Eslovenia, Portugal, Bulgaria eta Erresuma Batua) 9 erakundeko 13 ordezkarik parte hartuko dutela jada baieztatu dute. Euren esperientziak partekatuko dituzte, gune urbanoetako kirol jardueren eta jarduera fisikoaren arloko praktika onen trukea bultzatzeko “Promotion Urban Sport for All” (PRO US ALL) bileraren baitan. Bilboko Udalak “Bizitza Aktiboa” zahartze aktiborako plana azalduko du bertan.


Bilbao Beach, Bilboko lehen hiri-hondartza, aukera berri bat udako aisiarako

Coevent programaren bitartez, gaztez osatutako talde batek Bilboko Areatzan hiriko hondartza bat jarriko dute, Bilboko udako aisia-agendaren barruan ondo pasatzeko beste aukera bat eskaintzeko asmoz, Botxoko espazio adierazgarri hori bestela erabilita. Bilbon egin nahi dutena programatzeko eta ekitaldia gauzatzeko ardura izango dute. Gazte parte-hartzaileak ekitaldiaren ideia mamitu, antolatu eta gauzatzeko arduradunak izango dira eta Bilbao Beach prozesua egiten lagunduko dute, aisialdia bestela bizitzeko modua sortzeko. Horretarako, ekainaren 27, 28 eta 29an, udako sasoiari ekiteko jarduera-agenda -San Juan, Gau Zuria, BBK Live, etab.- erabiliko dute Itsasadarra eta Areatzako inguruneak hondartza bihurtzeko.



 

ALOJAMENDU BILATZAILEA.

Hotelak
 

JATETXEAK

Jatetxeak
 

HEGALDI, HOTELAK ETA AUTOAK

Hegazkina airean
 
 

  • Gaur egun